Anotzibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anotzibar
Odieta, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Odieta
Koordenatuak 42° 55′ 12″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.92°N,1.63944444°W / 42.92; -1.63944444Koordenatuak: 42° 55′ 12″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.92°N,1.63944444°W / 42.92; -1.63944444
Anotzibar hemen kokatua: Euskal Herria
Anotzibar
Anotzibar
Anotzibar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Anotzibar
Anotzibar
Demografia
Biztanleria 30

Anotzibar[1] Odietako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 30 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1575. urtean Anotzibarren sorginen aurkako ehizaren pasarte ilunetakoa gertatu zen. Pedro Esain abadeak herriko zenbait pertsona salatu zituen sorginkerian ibiltzen zirelakoan, eta horrekin batera, animaili bihurturik, herrian kalteak eragiten zituztelakoan. Bost pertsona atxilotu zituzten, horietatik bi 7 eta 10 urteko haurrak ziren. Torturatuak izan ziren; haietako bi kartzelan hil ziren eta beste bati sua eman zioten Iruñeko Takoneran besteak salatu ez zituelako.[2]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anotzibarko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2014
26 27 27 29 29 29 29 30 34

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Tomas Parrokia: 1832. urtearen inguruan eraikitako eliza, lehenagoko estilo arkitektonikoen hainbat ezaugarri biltzen ditu. Eliza barruko horma batean zintzilik, XVII. mendeko gurutze barroko bat dago, eta XVII. mendeko Sortzez Garbiaren irudi bat. Horrez gain, XVI. mende amaierako Erretaula Nagusia, estilo erromanistakoa da.
  • Xiltrorena etxea: Hiru solairuko eraikin kubikoa da. Egituraren lehen solairua harlanduz egina da.
  • Zabaltorena etxea: XVII. mendean eginikoa da, eta harlanduzko hormak dauzka. Eraikinak lau solairu dauzka eta lehen solairuan erdi-puntuko arkudun atea nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Odieta EODAn. Espainieraz Anocíbar.
  2. (Gaztelaniaz) «ANOCÍBAR» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-01-22.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Odieta
Escudo de Odieta.svg
Anotzibar | Erripa | Gaskue | Gelbentzu | Gendulain | Latasa | Ostitz | Ziaurritz