Anoushka Shankar
Anoushka Shankar | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1981eko ekainaren 9a (41 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Ravi Shankar |
Ezkontidea(k) | Joe Wright (2010eko irailaren 26a - 2018ko maiatzaren 4a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Dieguito Academy (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kantugilea, aktorea, idazlea, sitarist (en) ![]() |
Genero artistikoa | bluesa Indian classical music (en) ![]() |
Musika instrumentua | Sitarra |
Diskoetxea | Angel Deutsche Grammophon (en) ![]() |
anoushkashankar.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Anoushka Shankar bengaleraz: অনুষ্কা শংকর Londres, Erresuma Batua, 1981ko ekainaren 9a ) abeslari, artista eta sitar konpositorea da.[1] Ravi Shankar interpretatzaile indiarraren eta Sukanya Rajan bankuko langilearen alaba da eta Norah Jones abeslariaren ahizpa erdia.[2]
Familia eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anoushka Shankar Londresen jaio zen eta haurtzaroa Londres eta Delhi artean igaro zuen. Nerabezaroan Encinitasen, Kalifornian, bizi izan zen eta San Dieguitoko Akademian graduatu zen, ohoreekin, 1999an. Shankar-ek musikan karrerari heltzea erabaki zuen, unibertsitateko karrera segitu beharrean.[3]
2010ean Joe Wright zuzendari britainiarrarekin ezkondu zen. Bi haur izan zituzten eta 2018an dibortziatu ziren. Londresen bizi da bere bi semeekin.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Shankar txikitatik hasi zen aitarekin sitarra jotzen ikasten: hamahiru urterekin, emanaldi publiko bat eman zuen eta lehen grabaketa kontratua 16 urterekin izenpetu zuen. [4]
Omenaldi kontzertua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2002ko azaroaren 29an, Concert for George emanaldia zuzendu zuen Londresko Royal Albert Hallen. George Harrisonen omenezko kontzertua izan zen.[5]
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- British House of Commons Shield, 1998.
- "Urteko Emakumea" saria ( Kareena Kapoor, Ritu Beri eta Rhea Pillai- rekin partekatua) 2003ko Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Shankar animalien eskubideen defendatzailea da baita PETA-ren aldekoa ere (Pertsonak animalien tratu etikoaren alde). Bera eta aita zerbitzu publikoko iragarki batean agertu ziren, animalien sufrimenduaren aurka.[6] Gainera, Nazio Batuen bozeramailea da Indiako elikagaien programan.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anoushka (1998)
- Anourag (2000)
- Rise (2005)
- Breathing Under Water (2007)
- Traveller (2011)
- Traces of You (2013)
- Home (2015)
- Land of Gold (2016)
Zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Live at Carnegie Hall (2001)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «El hipnótico viaje musical de Anoushka Shankar» euronews 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- ↑ «Anoushka Shankar Biography» www.musicianguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Galilea, Carlos. (2006-06-23). «Anoushka Shankar, la 'sitarista'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anoushka Shankar» LA Phil (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- ↑ «KFC Cruelty >> Celebrity Endorsements >> Patricia Manterola» web.archive.org 2007-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoushka Shankar ![]() |
- Sitio oficial
- The show must go on - Elkarrizketa A Billion Hands Concert
- Anoushka Shankar: Different Worlds, One Musical Language
- Ekarrizketa Ravi Shankar's Concerto No. 3 for Sitar and Orchestra.