Anselme Gaëtan Desmarest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Desmaresten erretratua

Anselme Gaëtan Desmarest (1784ko martxoaren 6a - 1838ko ekainaren 4a) frantziar zoologo eta idazlea izan zen. Nicolas Desmaresten semea eta Anselme Sébastien Léon Desmaresten aitza izan zen. Georges Cuvier eta Alexandre Brongniarten ikaslea izan zen eta 1815ean Pierre André Latreilleren ondorengoa izan zen École nationale vétérinaire d'Alforten irakasle.

Desmarestek hainbat lan egin zituen, hala nola, Histoire Naturelle des Tangaras, des Manakins et des Todiers (1805), Considérations générales sur la classe des crustacés (1825), Mammalogie ou description des espèces des Mammifères (1820) eta Dictionnaire des Sciences Naturelles (1816–30, André Marie Constant Dumérilekin batera).