Anshi Wang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wang Anshi.jpg

Anshi Wang (Linchuan, 1021eko abenduaren 8a - Nanjing, 1086ko maiatzaren 21a) txinatar idazle klasikoa eta politikaria. Konfuzioren eta haren jarraitzaileen pentsamenduari buruzko komentarioak eta olerkiak idatzi zituen, baina Gobernuan egindako berrikuntzengatik da, batez ere, ezaguna. Txinako inperioaren ekonomia- eta politika-antolamendua aldatzeko ahaleginak egin zituen; besteak beste, lurraren banaketa arautu zuen, nekazarientzako maileguak eskaini zituen, Txinako armada berritik antolatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Berrikuntza horiek zirela eta, kritika ugari izan zituen, kontserbadoreen aldetik bereziki, eta 1076an politika utzi behar izan zuen.

Txinako prosaren zortzi maisuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mao Kunek, Ming dinastiakoa "Txinako prosaren zortzi maisuen" zerrenda egin zuen. Horren barruan Anshi Wang kokatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]