Ansioko geltokia
Ansio | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ansioko geltokiko sarrera. | ||||||||
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Serralta aldapa, 16; 48903 | |||||||
Udalerria | Barakaldo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | ANS | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2002ko apirilaren 13a | |||||||
Bidaiariak | 1.260.888 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi | |||||||
Kbus | 1 Desertu - Lutxana 2 Errekatxo - Lasesarre | |||||||
Bestelakoak | Taxi |
Ansio Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Arteagabeitia-Zuazo barrutian kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.
Bilbao Exhibition Centreren (BEC) ondoan kokatuta, azoka, kontzertu, ekitaldi eta partidak daudenean jendez betetzen da, bestela ez da oso erabilia. Geltokian Bizkaiko garraio publikoaren bezeroei arreta egiteko bulegoa dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia Barakaldoko Ansio zabalgunean dago, lehen Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren fabrika bat kokatzen zen toki berean. Gaur egun Bilbao Exhibition Centre azoka, plaza bat, eta erabiltzen ez den autobus eta taxi geltokia dago.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan, eta trenbideen gaineko bestibulura jotzen duena. Bestibulutik trenbideetara heltzeko eskailera mekaniko zein igogailuak daude.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antón Pagola eta Luis Uzcanga arkitektoek egindako geltokiak Sarrikoko geltokiaren antzeko itxura du. Lurrazpiko geltokia bada ere, sabaian duen kristalezko markesina bati esker, barnealdetik kanpoaldea ikus daiteke, eta argi naturala geltokiko nasetara heltzen da. Geltokiaren barruan galeria komertziala egiteko proposamena egin zen, eta nahiz eta lokalak eraiki ziren, proposamenak ez du inoiz aurrera egin. Aldiz, Peñotako eta Indautxuko geltokietan komertzio guneak gauzatu dira, eta Ansioko gune komertzialaren ordez Ansio gunea deritzon erabilera anitzeko espazioa sortu du Metro Bilbaok. Lokalak 580 metro koadroko azalera dauka eta aurkezpenak, ekitaldiak eta abar egiteko prestatuta dago.
Kanpoaldetik, estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago. Geltokiak enparantza bat sortzen du, non autobus eta taxi geralekuak dauden.
Disuasio-aparkalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEC sozietateak Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin hitzarmena du Bilboko metroko erabiltzaileek Bilbao Exhibition Centreko aparkalekua disuasio-aparkaleku modura erabili ahal izateko. Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.
Tarifak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Kbus | 1 | Andikollano 2 (Lutxana) |
Resurrección María de Azkue 12 - Resurrección María de Azkue 34 - Zuhatzu - Zuloko - Gernikako Arbola 73 - San Vicente (Gernikako Arbola 41) - San Eloy (Miranda etorbidea) - Santa Teresa (Askatasun etorbidea) - Lasesarre kiroldegia - Murrieta 31 - Manolo Travieso | Labe Garaiak 27 (Desertu) |
Kbus | 2 | Urkullu (Errekatxo) |
La Florida 7 - Bide-Onera (Los Fueros) | Murrieta (geltokia) (Lasesarre) |
Kbus | 1 | Labe Garaiak 27 (Desertu) |
Errekaortu (Euskadi etorbidea) - San Ignazio (Vicente Alexandre) - Anaitasuna - La Paz 27 - La Paz 14 - Gurutzetako Ospitalea (Horacio Etxebarrieta) - Cirilo Sagastagoitia - Orconera (Andikollano) | Andikollano 2 (Lutxana) |
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ansioko geltokia eta BEC azoka
-
Geltokiko sarrera
-
Bestibulua
-
Balioztatze-makinak
-
Nasa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |