Anthony Blunt
Anthony Blunt | |||
---|---|---|---|
1945 - 1972 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bournemouth, 1907ko irailaren 26a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Londres, 1983ko martxoaren 26a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Putney Vale Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Arthur Stanley Vaughan Blunt | ||
Ama | Hilda Violet Master | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Trinity College Marlborough College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arte-historialaria, unibertsitateko irakaslea, espioia eta eduki-editorea | ||
Lantokia(k) | Londres | ||
Enplegatzailea(k) | MI5 Londresko Unibertsitatea Trinity College Courtauld Institute of Art (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Cambridgeko bostak Travellers Club (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
Anthony Frederic Blunt (Bournemouth, Hampshire, 1907ko irailaren 26a - Londres, 1983ko martxoaren 26a) britainiar artearen historialaria eta espioia izan zen, Cambridge bostetako bat.
Matematika eta hizkuntza modernoak ikasi zituen Cambridgeko Unibertsitatean. Cambridgeko apostoluen kide izan zen. Han aurkitu zituen bera bezalako intelektual homosexual eta marxista asko.
Guy Burgessek espioi sobietar gisa errekrutatu zuen 1930eko hamarkadan. Bigarren Mundu Gerran britainiar armadan egon zen eta Dunkerqueko ateratzean parte hartu zuen. 1940an MI5en sartu eta sobietarrei informazioa pasatzen hasi zen. 1951ra arte jarraitu zuen espiatzen, Burgess eta Donald Macleanen defekzioa gertatu zen arte.
1945ean errege familiaren margolan bildumaren arduradun izendatu zuten. 1963an MI5ek Blunten inplikazioa ezagutu zuen espioitza jardueretan. Informazioa isilpean gorde zen 1979 arte, Margaret Thatcherrek argitara eman zuenean.
- 1907ko jaiotzak
- 1983ko heriotzak
- Cambridgeko Unibertsitateko ikasleak
- Artearen historialariak
- Erresuma Batuko historialariak
- Arte kritikariak
- LGBT ekintzaileak
- Ingelesezko idazleak
- LGBT idazleak
- Erresuma Batuko idazleak
- Espia britainiarrak Bigarren Mundu Gerran
- Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- Ingalaterrako komunistak
- Hampshire konderriko jendea
- Bigarren Mundu Gerrako Britainiar Armadako pertsonal militarra
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak