Edukira joan

Antigua-Luberri BHI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antigua Luberri institutua.

Antigua-Luberri BHI Donostiako Bigarren Hezkuntzako Institutu publiko bat da. Benta Berri auzoan dago eta 2001 urtean zabaldu zituen ateak. Bereziki Antigua, Añorga, Ibaeta eta Benta Berriko gazteei zuzentzen die bere hezkuntza eskaintza.[1]

Barne Antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zuzendaria: Alain Urizar
  • Ikasketa buruak: Itziar Ferran eta Enara Elustondo
  • Idazkaria: Beatriz Odriozola

Batzorde pedagogikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan, zuzendaritza taldea mintegi-buru guztiekin eta orientatzailearekin elkartzen da, hamabostean behin: batzorde hori, ikastetxearen antolakuntzarako, garrantzitsutzat jotzen da.

Eskola kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordezkapenaren organo gorenean eskola-estamentu guztiak ordezkatuta daude, eraketa honen arabera:

  • Zuzendaritza: zuzendaria, ikasketa buruak eta idazkaria
  • Irakasleen 11 ordezkari
  • Gurasoen 9 ordezkari
  • Irakasle ez direnen ordezkari bat
  • Hezkuntza/arreta osagarriko langileen ordezkari bat
  • Udaletxeko ordezkari bat

Garraioari dagokionez, Igeldokoek autobusa dute. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Gainera, bizikletetarako aparkalekua du.

DBHko ikasleek jangelan jateko aukera dute. Hor, hainbat arau bete behar dira:

  1. Puntualtasunaren garrantzia, bi txanda kateatuta daudelako
  2. Bakoitzak egunero bere gauzak jaso behar ditu
  3. Kontuz ibili behar da mahaien inguruan eta korridorean
  4. Norberak bere lekua du esertzeko ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten dira
  5. Eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete dute
  6. Inor ezin bada etorrri, aurrez jakinaraz dezan eskatzen da, janaria alferrik gal ez dadin
  7. Denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko jangelan

Jolas garaian hainbat jarduera egiten dira: errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketak, besteak beste.

12-16 urteko ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolas garaietako gauzak sartzeko: futbol eta saskibaloi baloiak, kartak, beste jolasak, eta abar.

Ikasleen jokabide autonomoagoa bultzatzen ari da, jolas garaietako talde dinamika aberastu dadin.

  • Liburutegiko katalogoa
  • Irakurlearen txokoa
  • Ekarritako azken liburuak eta DVDak
  • Ipuin lehiaketak

Kultur eta kirol ekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak mugatuak dira. Izena ahalik eta lehen emateak lehentasuna emango du talde batean.

Kuota Irailean eta Ekainean kobratzen da, %50 hilabete bakoitzean.

  • AGENDA 21
  • ELOS europar sarea[2]
  • Gure aldizkaria
  • Hizkuntz normalkuntza
  • Prentsa-lantegiko blogak

Azpiegitura eta baliabideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela zehatzak eta laborategiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 3 informatika gela
  • Gimnasioa eta kirol anitzetarako patioa
  • 2 teknologia gela
  • Fisika, biologia-geologia eta kimika laborategiak
  • 2 plastika gela
  • Musika gela
  • 7 bikoizketa gela
  • Gela digitala
  • Hizkuntza gela
  • Marrazketa gela
  • ZIG gela
  • ZIG laborategia
  • Ordenagailua eta arbela digitala gela guztietan
  • DBH
  • DBH eleaniztuna (frantsesez)
  • Batxilergoa
  • Batxilergo eleaniztuna (ingelesez)
  • ZIG

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Antigua-Luberri BHI | Antigua-Luberri BHI» www.antigua-luberri.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  2. «Antigua Luberri, atzerrira zabalik» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako ikastetxeak


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikastola Artikulu hau ikastola, eskola edo ikastetxe bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.