Antigua eta Barbuda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antigua eta Barbuda
Antigua and Barbuda
Bandera Armarria
Goiburua: Each Endeavouring, All Achieving
Ereserkia: Fair Antigua, We Salute Thee

Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
Saint John's
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Herritarra antiguar
Gobernua Monarkia parlamentarioa
 -  Monarka Elisabete II.a
 -  Gobernadorea Rodney Williams
 -  Lehen ministroa Gaston Browne
Independentzia
 -  Erresuma Batutik 1981eko azaroak 1 
Azalera
 -  Guztira 440 km2 (182)
 -  Ura (%) baztergarria
Biztanleria
 -  2016[1] zenbatespena 100.963 (191)
 -  2011 errolda 81.799
 -  Dentsitatea 186 bizt./km2
Dirua Ekialdeko Karibeko dolar (XCD)
Ordu-eremua AST (UTC-4)
Aurrezenbakia 1-268
Internet domeinua ag

Antigua eta Barbuda[2] (ingelesez: Antigua and Barbuda) Karibeko estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dagoena, Guadalupe uhartearen iparraldean. Antilla Txikietako Antigua, Barbuda eta Redonda uharteek osatzen dute. 1981 arte Erresuma Batuaren mende egon zen. 440 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 100.963 biztanle zituen.[1] Hiriburua Saint John's da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira uharte nagusiak: Antigua (280 kilomtetro koadro), Barbuda (161 kilometro koadro) eta Redonda (1,5 kilometro koadro). Antigua altuera txikikoa da, Obama da mendirik garaiena (405 metro). Barbuda, berriz, uharriz osatutako uharte laua da; harea fineko hondartza ugari ditu. Klima tropikala du estatuak; sasoi lehorra izaten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antigua eta Barbudako lehenengo biztanleak amerindiarrak izan ziren. Kolono espainar eta frantsesen ondoren, ingelesak iritsi ziren uhartera; Irlandatik eramandako katolikoekin osatu zuten kolonia. 1960an, konstituzioa onartu eta autogobernua ezarri zen, baina Londresek botere handia izaten jarraitu zuen. 1967an, britainiar koroari atxikitako estatu bihurtu zen. 1981ean lortu zuten Antigua eta Barbudak erabateko independentzia. Indenpendentziarako prozesua ALP (Antigua Labour Party) alderdi laboristak bideratu zuen, Vere Bird buru zela. Alderdi hori izan zen nagusia, harik eta 1991n ustelkeria salaketa batez baliaturik oposizioko alderdi guztiak UPP (United Progressive Party) alderdian bildu ziren arte. 2004an, alderdi horretako hautagai Baldwin Spencer bilakatu zen lehen ministro.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko konstituzioaren arabera[3], Antigua eta Barbuda monarkia demokratikoa eta parlamentarioa da. Elisabet II.a da egungo erregina, eta gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Lehen ministroa da gobernuburua, eta honen aholkua harturik izendatzen du gobernua gobernadore nagusiak. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Senatuak 17 kide ditu, gobernadore nagusiak izendatzen dituenak, eta Ordezkarien Ganberak beste 17 kide, ororen bozkatzez aukeratzen direnak bost urtetik behin.[4]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea sei parrokia eta bi dependentziatan banaturik dago:

Antiguako parrokiak

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

English Harbour, Antigua.

2016an 100.963 biztanle zituen.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %23,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,8, 25-54 urte bitartekoak %42,1, 55-64 urte bitartekoak %9,8 eta 65 urtetik gorakoak %8,1. Bizi itxaropena 76,7 urtekoa da, 74,6 urtekoa gizonezkoena eta 79 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[4]

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeko biztanle gehienak, %87,3 2011n, Afrikako esklabo beltzen ondorengoak dira. Mulatoak %4,7 dira, eta hispanikoak %2,7.[4]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa da hizkuntza ofiziala. Ingeles kreolera ere mintzatzen da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

%68,3 protestanteak dira, %8,2 katolikoak eta %5,9 erlijio gabeak (2011ko datuak).[4]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Biztanleak
1991ko errolda 2001eko errolda 2010eko errolda
1. Saint John's 22.342 22.634 22.215
2. All Saints 2.230 3.412 4.771
3. Liberta 1.473 2.067 3.250
4. Potters village 1.265 2.067 3.061
5. Bolands 1.447 1.785 2.088
6. Swetes ? 1.573 1.800
7. Cedar Grove 697 814 906
8. Parham 1.171 1.276 800
9. Carlisle ? 990 750

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiguako hondartza.

Antigua eta Barbudako ekonomia jarduera nagusia turismoa da, luxuzko turismoa. Garrantzi handia dute, halaber, finantza eta inbertsioen arloak. Nekazaritza barne premiak asetzeko egiten da, batez ere; kotoia, fruituak eta azukre kanabera lantzen dira. Barbudan arrantza garrantzi handiko jarduera da. Industriari dagokionez, aipatzekoak dira petrolioa, rona, ehunak, altzariak eta tresna elektrikoak. 2016an barne produktu gordina 2.288 milioi dolarrekoa izan zen, eta per capita errenta 25.400 dolarrekoa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antigua eta Barbuda Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)