Antikatalanismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegatina horretan eskuin muturreko Valentziako talde batek Kataluniako produktuen aurkako boikota eskatzen duen.
Lau Zutabeak, Kataluniako ikurra den monumentua, Primo de Riveraren diktadurak erantsi zuen 1928an.

Antikatalanismoa edo Katalanofobia Kataluniarekiko, kultura eta hizkuntza zein pertsonen aurkako arbuio-sentimendu gisa definitzen da. Beste definizio posible bat da antikatalanismoa sentimendu eta adierazpen gisa hartzea, batez ere politikoa, «katalanek» osatutako nazio katalanaren ideiaren aurka dagoena. Espainiar nazionalismoak zabaldutako iritzia da eta, sarritan, politikariek adierazten dute. Historikoki antikatalanismoak sustrai sakonak ditu. XXI. mendearen hasieran Kataluniako prozesu independentistak dirudienez horrelako sentimenduak indartu zituen Espainia mailan, esaterako, hango produktuen aurkako boikota zabalduz.[1][2]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabide eta iritziak neurtzen dituzten zentro desberdinek egindako ikerketetan sentimendu horren errealitatea adierazi dute. Espainia mailan gutxien baloratzen den komunitatea katalana da; Katalunia ondoren Euskal Herria egongo litzateke. 2020an Kataluniako Centre d 'Estudis d' Opinió erakundeak inkesta bat egin zuen, espainiarren filiak eta fobiak galdetuz. Txostenaren emaitzen arabera, Katalunia eta Euskadi dira gainerakoengan sinpatia gutxien sortzen duten erkidegoak. Horretaz, Lluis Orriols politologiak zera adierazi zuen: Espainia, oro har bi talde handi daude non erkidegoek 0tik 10era bitarteko nota duten 7 edo 7.5etik, eta gero Katalunia egongo litzateke 6ren azpiko balioekin. Inongo erkidegok ez ditu beste batzuk bertan behera uzten, baina tropel bat eta atzeratutako bat daude Espainian, zioen Orriolsek.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.eldiario.es/piedrasdepapel/catalanofobia_132_1197385.html
  2. Antoni Simon, "Els orígens històrics de l’anticatalanisme", 43.or., L'Espill, 24.zk., Universitat de València. [1]
  3. https://www.rtve.es/noticias/20201118/cataluna-madrid-catalanofobia-estudio/2057483.shtml

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]