Antiseptiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iodozko antiseptikoa zauri batean ezarria

Antiseptikoa mikrobioak suntsitu eta horien ugaltzea eragozteko ehun bizidunei aplikatzen zaien substantzia da, infekzio aukerak murrizteko helburuarekin. Antiseptikoak aplikatzeko prozesuari eta horren efektuari antisepsia deritze. Antiseptikoak ez dira desinfektatzaileen berdinak, efektu baliokideak dituzten arren: desinfektatzaileak ehun bizigabeen gainean dauden mikroorganismoak deusezteko balio baitute; horrela kirofano batean instrumental kirurgikoa desinfektatu egiten da, baina mediku, erizain eta gaixoen larruazalak antiseptikoz tratatzen dira.

Antiseptiko batzuk bakterizidak dira, hau da, bakterioen heriotza eragiten dute, beste batzuk aldiz bakteriostatikoak dira, bakterioen hazkuntza ekiditen dute horiek hil gabe.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]