Antoaneta Stefanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoaneta Stefanova
AntoanetaStefanova19a.jpg
Bizitza
JaiotzaSofia1979ko apirilaren 19a (42 urte)
Herrialdea Bulgaria
Talde etnikoaBulgariarra
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
ingelesa
errusiera
gaztelania
frantsesa
italiera
Serbokroaziera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Antoaneta Stefanova (bulgarieraz: Антоанета Стефанова; Sofia, 1979ko apirilaren 19a) bulgariar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 2004tik 2006ra.

2002an Emakumezkoen Europako Xake Txapelketa irabazi zuen. Urte hartan Maisu Handi titulua eskuratu zuen.

Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen 2004ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako finalean Ekaterina Kovalevskaia errusiarrari 2½ eta ½ irabazita. 2012an berriz iritsi zen Munduko Txapelketako finalera, baina Anna Uxenina ukrainarraren aurka galdu zuen (2½ - 3½).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoaneta Stefanova Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Zhu Chen
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2004-2006
Ondorengoa
Xu Yuhua