Antoine Arnauld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Arnauld

(1660)
Bizitza
JaiotzaParis1612ko otsailaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela1694ko abuztuaren 8a (82 urte)
Familia
AitaAntoine Arnauld
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
College of Sorbonne (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, poeta, filosofoa, matematikaria, saiakeragilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, logikaria eta estatistikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
InfluentziakJean Duvergier de Hauranne
Izengoitia(k)Bonneval, J. Callaghan, Un Ecclésiastique, Antoine Godefroy, Le Grand Arnauld, Sieur de La Motte, Theologus parisiensis, Docteur en théologie eta Docteur de Sorbonne
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJansenismoa

Antoine Arnauld Parisen jaio zen 1612.urtean eta Bruselan hil zen 1694.urteko abuztuaren 8an. Grand Arnauld moduan ere ezaguna zen bere garaikideen artean, izengoiti hori bere aitarekin ez nahastearren jarri zioten. Apaiza, teologoa, filosofoa eta matematikari frantsesa izan zen, eta horrez gain Jansenisten lider nagusienetakoa ere bai eta baita XVII.mendeko jesuiten aurkari nabarmenetakoa ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko magistratu familian jaioa zen eta Angélique eta Agnes Arnaulden anaia, azken bi hauek Port-Royal-des-Champseko abadesak ziren.

Teologia ikasi zuen Sorbonan eta teologo nabarmena izan arren, Saint-Cyranen eraginez jansenismora gerturatu zen. Jendartearen gehiengoak mugimenduaren helburuak eta idealak ulertzeko giltza izan zen De la fréquente Communión (1643) izeneko bere liburua. Honen eraginez, arerio asko sortu zitzaizkion; eta hainbestekoa zen haiei zien beldurra, non hogei urtez Parisen publikoki agertzeaz utzi eta urte haiek ezkutuan igarotzera behartua ikusi baitzen.

Denboraldi hartan jansenismoaren aldeko opuskuluak idazten jardun zuen. 1655.urtean Frantziako pare eta duke bati bidalitako gutunengatik Sorbonatik kaleratu zuten. Gutunak jesuiten metodo konfesionalaren ingurukoak ziren. Gertakizun honengatik sortu zituen Blaise Pascalek “Probintzialak”, baina hala ere bere ahaleginak ez ziren laguna salbatzeko nahikoa izan, eta honenbestez, 1656.urtean Arnauld degradatu egin zuten. 12 urteren ostean berriz, Paz Clementinak amaiera eman zien bere arazoei, izan ere hari esker Luis XIV.ak lagunkiro hartu eta heroi moduan tratatu baitzuen herriak.

Pierre Nicolerekin batera hasi zen lanean kalbinisten aurkako obra handi batean, La perpétuité de la foi de l’Église catholique touchant l’eucharistie (Eliza katolikoaren betiko sinesmena eukaristiarekiko). Aitzitik, hamar urte beranduago, jansenisten kontrako pertsekuzioa berrindartu egin zen. Gertakizun horren ondorioz, Arnauld Frantziatik bidali egin zuten, hori dela eta Herbeheretara joan zen, eta handik Bruselara. Bere azken hamasei urteak jesuitekin erabateko eztabaidan eman zituen, eta baita munduko beste heretikoekin ere.

Antoine Arnauld 82 urte zituela hil zen gaixotasunak jota. Bere bizitzako ia azken bost urtean ez zen bere etxe apaletik atera, ozta-ozta ateratzen zen etxeko lorategi txikiraino, eta hura izarekin estalia edukitzen zuen, bere bizilagun zein pasadizoko oinezko begiluzeek ikus ez zezaten. Aldi hartan idatzi zuen ia guztia kontrabandoz eraman zuten Frantziara, saltzaile ibiltari eta azokatako merkatarien zerbitzu neketsu eta doakoari esker. Macias Fattorusok honakoa dio Port-Royal des Champseko Abadiaren ingurko ikerketan:

« Bere agurra baino aste batzuk lehenago, hiru testamentu idatzi zituen. Lehenengoa, urte batzuk lehenago idatzia izan arren okasiorako berritu zuen, eta garrantzitsuena da, bere ekintzen memoria baita, eta bertan bizitzan hartu zituen erabakien zergatia azaldu zuen. Idatziak damuzko tonua du, zer datorkion ez dakien baina alaitasunez itxaroten duen bekatariarena bezalakoa, bere formakuntza berrikusten du, maite izan zituen liburuak, bokazio erlijiosoarekin izan zuen tratua, Saint-Cyranekin izan zuen laguntasuna. Bere agurreko bigarren testu garrantzitsuan zeukan jabetza apur mundutarraren zerrenda ageri zen, erlikia-ontzia, erlaitzezko erlojua, brontzezko gurutzea eta liburuen salmentagatiko errenta txikia, azken hau  bere idazkariaren onerako. Roucyko markesari, Malebrancheko ideiei buruzko tratatua eskaini zion ahaide politikoari, Luis XIV.ak hain ezaguna egin zen elkarrizketan oparitutako bi medaila eta “Irlandako kristalezko pieza berezi pare bat” utzi zizkion. Madame Fontpertuisi berriz, testamentuaren exekutatzailea zenari, bere erabakiak burutzea eskatzen dio, dokumentuan agertzen ez diren ondasunak karitatezko obretara donatzeko, Milango apezpikua zen San Carlos de Borromeoren koadroa salbu, Philippe de Champaignek pintatua eta Arnauldekin bere etxe gorabeheratsuetako batean egondakoa. Hirugarren pieza liburuen amaierako antolamenduari buruzko testamentu zehatza da. Honela dio: “ Nire erabakia nire liburuen artean dauden heretikoen liburuak inoiz ez daitezela salduak izan da, konbentzitua izango den norbaiten eskuetara heltzearen beldurragatik. Horregatik erabaki dut nire liburu guztiak Elizaren zerbitzurako baliagarriak iruditzen zaizkion edozein pertsonari uztea” Arnauld Santa Catherine de Bruselasen izan zen isilpean lurperatua; bere bihotza Port-Royal des Champsera eraman zuten, eta han izan zen lurperatu eta beneratua »

[oh 1].

Bere liburuak ia mende bat beranduago izan ziren batuak eta “XVII.mendeko Europa pentsalariko pentsalari katoliko handiena”ren izenpean argitaratu ziren.

Teologo, filosofo eta matematikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoine Arnaulden energia amaiezina Nicolasi emandako erantzunagatik ezagutu dezakegu, hau oso nekatua zegoelako kexatzen ari zen, eta Arnauldek erantzun zion: Nekatuta! atseden hartzeko eternitate osoa izanda?. Arnauld ez zen auzi teologikoen ikerketetara mugatu, Descartesen filosofia bere egiten lehenengoetakoa izan zen, nahiz eta honen ortodoxiaren inguruan zenbait erreserba eduki; 1683.urtetik 1685.urtera arte Malebranchekin izandako eztabaida batean murgildu zen eta teologiak metafisikarekin izan zezakeen harremanaz jardun zuten. Eztabaida honetan, iritzi publikoa Arnaulden alde jarri zen. Malebranche atsekabetu egin zen bere arerioak ulertzen ez zuelako, eta orduan Boileauek honakoa esan zion: “Monsieur, berorren ustez nork lortuko du berorri ulertzea A. Arnauldek egiten ez badu?”

Pierre Nicolerekin batera, Arnauld izan zen La logique ou l’art de penser  (Pentsatzeko artearen logika) liburuaren idazlea, jakintzagai honetako oinarrizko lana da honakoa, eta ospetsua bere kartesianismoaren eraginagatik.

Arnauld bere garaiko matematikari hoberenetakotzat hartu izan da, kritikari batek XVII.mendeko Euclides zela esan zuen. Baina, hil ostean, diziplina honetan bere ospeak gainbehera nabarmena izan zuen. Hala ere, bere adinkideek miretsi egiten zuten, arrazionamendu konplexuaren maisutzat hartuz; baina Bossueten ondoren jakina, hau teologo bikainena baitzen, Aguesseaurekin (abokatu garrantzitsuenarekin) alderagarria. Kontuak kontu, azken finean, bere argumentuen defentsarako grina eta pasioa ez ziren besteen sinpatia lortzeko nahikoak izan.

Gaur egun, Antoine Arnaulden  oroimenez Boilearudek idatzitako hilartzak honela dio[oh 2]:.

« Estruktura baldarrezko jauregi honen oinean,

Datza, handikeriarik gabe, hilkutxa doilor batean

Inoizko idazle hilkor jakintsuena;

...

»


Antoine Arnaulden lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De la fréquente communion où les sentimens des Pères, des papes et des Conciles touchant l'usage des sacremens de pénitence et d'Eucharistie sont fidèlement exposez. Paris : A. Vitré, 1643[1]
  • Grammaire générale et raisonnée contenant les fondemens de l'art de parler, expliqués d'une manière claire et naturelle. Paris : Prault fils l'aîné, 1754. [2]
  • La logique ou l'art de penser contenant outre les règles communes, plusieurs observations nouvelles, propres à former le jugement. Paris : G. Desprez, 1683.[3]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "En las semanas previas a su despedida escribió tres testamentos. El primero de ellos, compuesto en años anteriores pero remozado en la ocasión, es el más importante, pues se trata de una memoria de sus acciones, de los motivos que tuvo en la vida para adoptar las decisiones que marcaron su destino. Allí, en una actitud contrita, de pecador que no sabe qué le espera pero que espera con alegría, pasa revista a su formación, a los libros que amó, a sus tratos con la vocación religiosa, a su amistad con Saint-Cyran. Como segundo texto importante de despedida, el otro testamento dispone de las pocas posesiones mundanas que lo acompañaron tales como un relicario, un reloj de repisa, un crucifijo de bronce y una pequeña renta por la venta de libros, ésta última en beneficio de su secretario. Al marqués de Roucy, pariente político a quien le había dedicado su tratado sobre las ideas de Malebranche, le dejó dos medallas que le regalara Luis XIV en ocasión de su sonada entrevista y “un par de curiosas piezas de cristal de Irlanda”. A Madame Fontpertuis, que es la ejecutora testamentaria, le pide que cumpla todas sus determinaciones, que los bienes no mencionados en el documento los done todos a las obras de caridad, salvo un cuadro del obispo de Milán, San Carlos de Borromeo, pintado por Philippe de Champaigne y que estuvo con Arnauld en varios de sus azarosos domicilios.La tercera pieza se trata de un testamento específico para la disposición final de los libros. Allí establece: “mi resolución ha sido siempre que los libros de los heréticos que hay entre mis libros jamás sean vendidos, por temor a que caigan en manos a las pudieran persuadir. Por eso he decidido dejarle todos mis libros a cualquier persona que los considere útiles para servir a la Iglesia”.Arnauld fue enterrado en secreto en Santa Catherine de Bruselas; su corazón lo llevaron a Port-Royal des Champs, donde fue enterrado y venerado. ”
  2. Au pied de cet autel de structure grossière Gît sans pompe, enfermé dans une vile bière Le plus savant mortel qui jamais ait écrit.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Macias Fattoruso, Rodolfo (2016). «Cuarta Parte, capitulo II». En Editorial Académica Española. Maestros de la Gracia. La Abadia de Port-Royal en el siglo XVII. OmniScriptum AraPers GmbH Bahnhofstraße 28, D-66111 Saarbrücken, Germany: Editorial Académica Española. p. 266-267-268. [4]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine Arnauld Aldatu lotura Wikidatan