Antoine de Saint-Exupéry

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Antoine de Saint-Exupéry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntoine Jean-Baptiste Marie Roger de Saint-Exupéry
Jaiotza2nd arrondissement of Lyon (en) Itzuli1900eko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotzaîle de Riou (en) Itzuli eta Mediterraneoa1944ko uztailaren 31 (44 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Familia
AitaJean Marc de Saint-Exupéry
AmaMarie de Saint-Exupéry
Ezkontidea(k)Consuelo de Saint Exupéry  (1931ko apirilaren 22a -  1944ko uztailaren 31)
Anai-arrebak
LeinuaThanos and his familly (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis
Notre Dame de Mongré High School (en) Itzuli
(1914 - 1915)
Villa St. Jean International School (en) Itzuli
(1915 - 1917)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, eleberrigilea, haur literatura idazlea, idazlea, kazetaria, ilustratzailea eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Aéropostale (en) Itzuli  (1926 -  1936)
Paris-Soir (en) Itzuli  (1934 -  1939)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
Ipuina
olerkigintza
récit (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Aire Armada
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

antoinedesaintexupery.com
IMDB: nm0756686 IBDB: 11157
Musicbrainz: 6b9700da-9eb3-4c1c-881c-01226ed5fc5f Discogs: 436200 IMSLP: Category:Saint-Exupéry,_Antoine_de Find a Grave: 22383 Edit the value on Wikidata

Antoine de Saint-Exupéry (Lyon, 1900eko ekainaren 29Frantziako hegoaldea, 1944ko uztailaren 31) idazle eta hegazkinlari frantziarra izan zen. Bere obra ezagunena Printze txikia da, baina kazetari moduan ere lan oparoa egin zuen[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoine de Saint-Exupéry idazlea Lyonen jaio zen 1900eko ekainaren 29an[2], familia noble eta aberats batean.[3] [4] Hiru urte zituenean aita galdu zuen. [5]

Txikitatik, hegaztien moduan hegan egin nahi zuen. Bederatzi urterekin, herriko arotzaren laguntzaz, hegan egiteko makina bat asmatu zuen, txirringa bat erabilita.[6] Gazteluan, etxeko leku gustukoena billar-gelan zegoen liburutegia zuen.[7]

Gaztetatik bere idazle kutunak Honoré de Balzac eta Fiodor Dostoievski izan ziren, eta olerkiari dagokionez Charles Baudelaire[8]

Gaztetan ezagutu zuen bere lehen amodioa, Louise de Vilmorin; 1923an, ezkontza-planak izan arren, emakumearen familiak ez zuen Antoine onartzen eta bertan behera utzi zuten. [9]

Aireko postan lan egin zuen, Aéropostale konpainian, hain zuzen. Enpresa honen filial bateko zuzendaria izan zen, Buenos Aireseko Aeroposta Argentina.[10][11]

1929an Buenos Airesen bertan ezagutu zuen bere emaztea, Consuelo Suncín. [12] Consuelorentzat hirugarren ezkontza zen hura: lehenengoa Jose de Vasconcelos idazle eta politikari mexikarrarekin izan zen eta bigarrena Enrique Gómez Cerrillo kazetariarekin.[13] Nizan ezkondu ziren, 1931ko apirilaren 22an [14]

Geroago, Latécoère enpresako pilotua izan zen, Air Franceren aitzindaria izan zena.

Bigarren Mundu Gerran, 1940ko neguan, New Yorkera joan zen babes bila[1] eta bertan garai hartako pertsona ospetsuak ezagutzeko aukera izan zuen: Greta Garbo, Charles Chaplin eta Marlene Dietrich [15]

1942ko uda bukaeran hasi zen Printze Txikia idazten, Long Islanden kokaturiko Bevin House izeneko etxean.[16] Liburuaren sorreran gerrari ihes egiteko eta berriz jaiotzeko beharraren sentimendua agerian dago.[17]

New Yorkera ihes egin zuen, baina laster itzuli zen, aliatuen eskuadroi batean Mediterraneoan zehar hegan egiteko.

1944ko uztailaren 31n, bere hegazkina (Lockheed Lightning P-38) Mediterraneo itsasoan hondoratu zen.

1998an, arrantzale batek zilarrezko besoko bat aurkitu zuen Marseillako kostaldean, eta Saint-Exupéryrena zela egiaztatu zuten. 2003ko urrian, bere hegazkinaren hondakinak aurkitu zituzten, besokoa aurkitu zuten lekutik hurbil. Hala ere, oraindik ez dira ezagutzen Saint-Exupéryren istripuaren zioak: alemanek eroraraztea, hegazkinaren akats mekanikoa, pilotuak sufritutako bihotzekoa edo oxigeno falta hartu dira kontutan.

Bere pilotu esperientzietan oinarritu zen liburu gehienak idaztean. Salbuespena, Le Petit Prince (Printze txikia) liburua izan zen.

1975ean, 2578 asteroideari Saint-Exupéryren izena eman zioten.

Aire-istripuak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saharako basamortuko istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935eko abenduaren 30ean, 19 ordu eta 38 minutuko hegaldi baten ondoren, Saint-Exupéry eta bere nabigatzailea zen André Prevot beharrezko lurreratze bat egitea behartuta ikusi ziren Saharako basamortuan, Libiako lurraldean, Saigonera bidean zeudela. Hegazkina Caudron C-630 Simoun n7041 bat zen eta harekin Paristik Saigonerako bidaiaren denbora errekorra hautsi nahi zuten 150 000 frankoko sariagatik. Istripuan ez zen inor hil, baina deshidratazioaren ondorioak jasan zituzten; ez zekiten non zeuden eta beraien memorien arabera, mahatsak, bi laranja eta ardo pixka bat zeukaten jateko. Ikusmen eta entzumen haluzinazioak pairatu zituzten eta hirugarren egunean hain zeuden deshidratatuta, ezen transpiratzeari utzi baitzioten. Laugarren egunean, gameluak zeramatzan beduino batek aurkitu eta bizitza salbatu zien. Terre des hommes kontakizunak esperientzia honi egiten dio erreferentzia.

P-38 Lightning bat.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikan 27 hilabete igaro ondoren, Saint-Exupéry Europara itzuli zen Frantziako Armadan hegan egitera eta Aliatuekin batera borrokatzera Mediterraneo inguruko eskuadroian. Beste pilotu batzuekin batera, P-38 Lightning eskuadroi batera egokitua izan zen. Hegazkin bat motorreko akats baten ondorioz izorratu ostean, lurrean geratu zen 8 hilabetetan zehar, baina iparramerikarrek berriro egokitu zizkioten hegazkin-misioak.

Bere azken misioa tropa alemaniarraren mugimenduak jasotzea izan zen Rodanoko haranean, aliatuek Frantziako hegoaldea inbaditu aurretik; misioa Dragoi Operazioa izenez ezagutzen da. 1944ko uztailaren 31n, 8:45an, Lightning P-38 batean hegaldatu zen Korsikatik, 6 ordurako gasolinarekin.

Itzuli ez zenez, 13:00an, René Gavoille kapitainak inguruko radarrak ohartarazi zituen pilotuaren desagerpenaz. 14:30etan, hegazkina desagertutzat jo zen. Abuztuaren 1ean, emakume batek hegazkin istripu bat ikusi zuela baieztatu zuen, Carqueiranneko badiaren inguruan. Intsignia frantziarrak zeramatzan identifikatu gabeko gorputz bat aurkitu zen egun batzuk beranduago Friouleko artxipielagoaren ekialdean.

Itsasoko aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988ko irailaren 7an, Jean-Claude Antoine​ Bianco izeneko arrantzale batek Riou irlatik milia erdira identitate eskumuturreko bat aurkitu zuen Saint-Exupéry izenarekin eta bere emazte Consuelorena eta bere editore Reynal eta Hitchcocken izenekin. 2000ko maiatzaren 23an, Luc Vanrell buzeatzaileak hegazkinaren hondakinak aurkitu zituen itsasondoan Riouko irlatik milia erdira, eskumuturrekoa aurkitu zen tokitik nahiko hurbil. 2003ko urriaren 3an errekuperatu ziren hondakinak eta 2004eko apirilaren 7an arkeologoek hegazkina Saint-Exupéryrena zela. Ez zen tiro arrastorik aurkitu. Hala ere, ez da adierazgarria, hegazkinaren zati txiki bat bakarrik lortu baitzen. 2004ko ekainean hondakinak Le Bourgeteko Aire eta Espazioaren Museoari eman zitzaizkion.

Istripuaren eta eskumuturrekoaren kokapena Carqueirannetik 80 km baino gutxiagoko distantzian kokatzen da; hau da, soldadu frantses ezezagunaren gorpua aurkitu zen tokitik. Ondorioz, konprobatu ez den arren, posible da gorpu hori Saint-Exupéryrena izatea eta korronteek garraiatu izana.

2008ko martxoko espekulazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Günther Stedtfeld alemaniarrak (Molders eskuadroiko pilotua izandakoa) 1972ko Der Landser aldizkarian informe bat eta eskutitz bat aurkitu zituen. Hauetatik zera ondorioztatu zen, Saint-Exupéry ehiza-hegazkin batek tiroz bota zuela eta itsasora erori zela. Alemaniarra Robert Heichele zen, egun batzuk geroago Frantzian hil zen arren, informea idazteko eta lagun bati eskutitz hura bidaltzeko denbora eman zion.

2008ko martxoan, Horst Rippert kazetari eta Luftwaffeko pilotua izandakoak La Provence egunkariari kontatu zion nola 1944ko uztailaren 31n P-38 Lightning bat tiroz bota zuen Sain-Exupéryren hegazkina aurkitu zen toki inguruan. Rippertek, Mediterraneoa zeharkatzen ari zela, enblema frantses bat zuen hegazkina ikusi eta erasotu zuela esan zuen. Ondoren, itsasora nola erori zen ikusi omen zuen.

Hala ere, artxibategietako iturriek (Luftwafferen irrati elkarrizketak dituena) Saint-Exupéry ez zuela hegazkin alemaniar batek bota diote.

Lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide literarioaren sorrerak lotura estua du bere esperientzia pertsonalarekin, pilotu gisa. Lehenengo lanak erreportaje moduan idatzi zituen: L'Aviateur, Courrier sud eta Gaueko hegaldia (Vol de nuit). L'Aviateur ipuina Le Navire d'argent aldizkarian argitaratu zuen. Ondoren, Gallimard argitaletxean Courrier sud liburua. Oraindik idazletzat baino gehiago, pilotutzat hartzen zuten Antoine. Gaueko hegaldia idazlanak Femina saria eskuratzean lortu zuen idazletzat ezagutu zezaten.[18]

Pilotuaren esperientzia bakartia dela eta, hausnarketarako joera adierazi zuen beste lan batzuetan: Terre des hommes edo Gerrako pilotu (Pilote de guerre), ñabardura moralista eta humanista batekin.[19]

1943an Printze txikiarekin beste etapa berri bat hasten da, heriotzak haren garapena galarazi arren.

Egilearen jaiotzaren etxea
Antoine txikia zenean, 1910-1911
Consuelo de Saint Exupery, bere emaztea
Saharan hegazti istripua,1935

Fikzioa 1926-1944[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzako kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaria da bere alderdi ahaztuena. Bigarren aldiz egon zen Espainian Gerra Zibilaren kronikari gisa[20]

Prentsan argitaratutako hanbait lan: [21]

  • « Articles consacrés a Jean Mermoz » (1933-1937, Marianne astekaria).[22]
  • « Articles parus dans Marianne » (1932-1939, Marianne astekaria) [23]
  • « La Paix ou la guerre » (1938, Paris-Soir egunkaria)[24]
  • « Moscou » (1935, Paris-Soir)[25]
  • « L'Espagne ensanglantée » (1936. urteko abuztua, L'Intransigeant ) [26]
  • « Madrid » (1937. urteko uztaila, Paris-Soir egunkaria) [26]
  • « Le Vol brisé. Prison de sable » (1936. urteko urtarril-otsaila, L'Intransigeant) [27]

Hil osteko lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil ostean argitaraturiko lan literarioaren zerrenda: [28]

  • « Citadelle» (1948) [29]
  • « Lettres de jeuneusse» (1953) [30]
  • « Carnets »(1954) [31]
  • « Lettres à sa mère » (1954) [32]
  • « Écrits de guerre: 1939-1944 » (1982) [33]
  • « Manon danseuse » (2007) [34]
  • « Lettres à l'inconnue » (1954) [35]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printze txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Printze txikia: egilearen marrazkiekin (Le Petit Prince) (1946). Itzultzailea: Xalbador Garmendia. Litografia GAMA
  • Printze txikia (Le Petit Prince) (1970). Plan/Beobide argitaletxea.Itzultzailea: Xalbador Garmendia.[36]
  • Printze txikia (Le Petit Prince) (1985). Itzultzailea: Iñaki Sipiri. Txertoa[37]
  • Printze txikia (Le Petit Prince) (2001). Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Patxi Zubizarreta.
  • Printze txikia [musika] Barriola deklamazio saria. [Donostia?] TX Audio Zerbitzuak, L.G. 1992.
  • Printze txikia [musika] Printze txikia: euskal herriko azken lamiña! Donostia KEA L.G. 1984.
  • Printze txikia [musika] Printze txikia. [kasete] Txontxongillo. Kea, L.G. 1993.
  • Printze txikia [pelikula] Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry [Beta Bideoa]; Enkarni Genua; Manolo Gómez; [Donostia?] L.G. 1986.
  • Printze txikia [pelikula] Printze txikia. Zinearaba: zinema estreinaldiak euskaraz aire librean: Ozaeta, 25 abuztua = estrenos de cine al aire libre en euskera: Ozaeta, 25 agosto: Printze Txikia. [Vitoria-Gasteiz] Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Álava L.G. 2017

Gerrako pilotu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaueko hegaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Cerisier, Alban: La historia completa de El principito de Antoine de Saint-Exupéry / Alban Cerisier y Delphine Lacroix. Argitaratzailea: Barcelona : Salamandra, 2013. ISBN: 978-84-9838-559-5
  • (Gaztelaniaz) Morata, Montse: Antoine de Saint-Exupéry: aviones de papel. Barcelona: Estella Maris, 2016. ISBN 9788416541508
  • (Gaztelaniaz) Oliver, Cris F. :Asteroide B612. Atlas de los lugares literarios. Barcelona: Montena, 2018. ISBN 9788490438961
  • (Gaztelaniaz) Ramírez Ortíz, Tomás: Los símbolos en el principito: aproximación a una lectura del cuento de Saint-Exupery. Málaga: ExLibric, 2014. ISBN 978-84-16110-06-3
  • (Gaztelaniaz) Vircondelet, Alain: La verdadera historia del Principito. Memorias. Madrid: Roca, 2009. ISBN 9788492429875
  • (Gaztelaniaz) Webster, Paul: Consuelo de Saint-Exupery: la rosa del principito. Madrid: Espasa Calpe, 2001. orr. ISBN 9788423960491

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Amézaga, Abraham de: Desnos y Saint-Exupéry : en el centenario del nacimiento de los poetas. Bilbao Pérgola. 2000 Bilbao. ISSN 1133-5823 Bilbao. - N. 139 (jun. 2000), p. X (Pérgola)
  • (Gaztelaniaz) Antoine de Saint-Exupéry : "in memoriam" : 50 años volando con "El principito”. Peonza : revista de literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 29, p. 14-23, Año jun. 1994
  • (Gaztelaniaz) Artero, José Antonio: La Aviación en la literatura : libros de altos vuelos. Leer. -- Vol/Nr 134, Paginas 26-31, Año jul.-ago. 2002
  • (Gaztelaniaz) Ayén, Xabi: “Así nació 'El Principito'"– La vanguardia. -- 30/12/2013
  • (Gaztelaniaz) Díaz-Plaja, Aurora: Antoine de Saint Exupèry : otro centenario entrañable en el mundo de la literatura infantil. Amigos del libro : revista de la Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil. -- Vol/Nr 40, Paginas 35-44, Año abr.-jun. 1998
  • (Frantsesez) Dupont-Escarpit, Denise Il y a-- : 50 ans : naissait Le Petit Prince. Regards sur Le Petit Prince .Nous voulons lire! Revue d’information sur le livre d’infance et de jeunesse. -- Vol/Nr 101-102, Paginas 25-27, Año dec. 1993
  • (Gaztelaniaz) Fernández, Victoria: El Principito y Platero : dos aniversarios. CLIJ. ISSN 0214-4123. -- n. 258 (marzo-abril 2014) p. 16-24
  • (Gaztelaniaz) Frabetti, Carlo : El Principito que no quería crecer. CLIJ : cuadernos de literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 129, Páginas, Año jul.-ago. 2000 p. 26-28
  • (Gaztelaniaz) González, Juan Manuel: Saint-Exupéry, un gentilhombre moderno. Leer. -- Vol/Nr 134, Paginas 32-33, Año jul.-ago. 2002
  • (Gaztelaniaz) Iturbe, Antonio G.: Saint-Exupéry : el vuelo del principitotexto, Antonio Iturbe ; ilustración, Joan Cruspinera. Qué leer día a día ISSN 1136-3916 Barcelona : Comunicación y Publicaciones. -- Año 5, n. 46 (jul.-ago. 2000) , p. 90-93
  • Mariasun Landa Etxebeste: Printze Txikia: haurtzaroaren nostalgia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 3. zkia 2000, 61-62 or.
  • Mariasun Landa Etxebeste: Printze Txikia: haurtzaroaren nostalgia. Bilbao Udal Kazetan. Pérgola,141. zkia., 2000.eko abuztua.
  • (Gaztelaniaz) Landa Etxebeste, Mariasun: Descubrir, leer, experimentar "El Principito". Platero : revista de literatura infantil-juvenil. -- Vol/Nr 116, Paginas 12, Año oct. 2000
  • (Gaztelaniaz)Rivera, Maika: Saint-Exupéry: poesía para contar el mundo. Leer, ISSN 1130-7676, Año 32, Nº. 274 (agosto), págs. 72-73
  • (Gaztelaniaz)Vázquez, Amparo: Cien años de Antoine de Saint-Exupéry. Primeras noticias. Literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 172, Paginas 120-121, Año sep.- oct. 2000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Literatura Unibertsala: Batxilergoa I, 291 orr.. Donostia: Erein ISBN 978-84-9109057-1..
  2. (Frantsesez) Egilearen jaotzaren akta. Lyon Artxibategia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  3. (Gaztelaniaz) Egilearen biografia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  4. (Frantsesez) Jean de Saint-Exupéry (1863-1904). .
  5. (Gaztelaniaz) Webster, Paul. (2001). Consuelo de Saint-Exupery: la rosa del principito. Madrid: Espasa Calpe, 2001 ISBN 9788423960491. , 25 or..
  6. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta,14 orr. ISBN 9788423960491. .
  7. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta,12 orr. ISBN 9788423960491. .
  8. (Gaztelaniaz) Morata, Montse. (2016). Saint-Exupery: Aviones de papel. Barcelona: Estella Maris, 2001 ISBN 9788416541508. , 64-65 or..
  9. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 24 orr. ISBN 9788423960491. .
  10. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta,20 orr. ISBN 9788423960491. .
  11. «Honoré de Balzac - Goriot Zaharra» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  12. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 25 orr. ISBN 9788423960491. .
  13. (Gaztelaniaz) Webster, Paul. (2001). Consuelo de Saint-Exupery: la rosa del principito. Madrid: Espasa Calpe, 2001. ISBN 9788423960491. .
  14. (Frantsesez) Egilearen ezkontzaren berri: Nizan. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  15. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 26 orr. ISBN 9788423960491. .
  16. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 27 orr. ISBN 9788423960491. .
  17. (Gaztelaniaz) La historia completa de El principito de Antoine de Saint-Exupéry /[textos y documentos reunidos por Alban Cerisier y Delphine Lacroix, traducción de El principito de Bonifacio del Carril] Argitaratzailea: Barcelona : Salamandra, 2013. ISBN: 978-84-9838-559-5. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  18. (Gaztelaniaz) Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 22 orr. ISBN 9788423960491. .
  19. (Gaztelaniaz) Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4. , 498 or..
  20. Morata, Ana. (2016). Antoinde Saint- Exupéry: Aviones de papel. Barcelona Stella Maris ISBN 9788416541508. , 299 or..
  21. (Frantsesez) Egilearen lan literarioa prentsan. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  22. (Frantsesez) Articles consacrés a Jean Mermoz. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  23. (Frantsesez) Articles parus dans Marianne. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  24. (Frantsesez) Moscou. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  25. (Frantsesez) Moscou. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  26. a b (Frantsesez) Sur la guerre de l’Espagne. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  27. (Frantsesez) Le Vol brisé. Prison de sable. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  28. (Frantsesez) Egilearen hil osteko lan literarioa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  29. (Frantsesez) Citadelle. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  30. (Frantsesez) Lettres de jeuneusse. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  31. (Frantsesez) Carnets. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  32. (Frantsesez) [http://www.antoinedesaintexupery.com/carnets-1953 http://www.antoinedesaintexupery.com/lettres-%C3%A0-sa-m%C3%A8re-1954 Lettres à sa mère. ] (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  33. (Frantsesez) Écrits de guerre. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  34. (Frantsesez) Manon danseuse. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  35. (Frantsesez) Lettres à l'inconnue. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  36. [http://www.eizie.eus/en/Argitalpenak/Senez/20021001/lopez An analysis of Children's and Young People's Literature translated into Basque: Functions, influences, and strategies / Manu Lopez Gaseni itz. Mikel Morris (Senez, 2002-10-01). ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  37. Iñaki Sipiri. Ikas: Euskal Pedagogia Zerbitzua. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  38. Gerraren absurdoa/ Gotzon Hermosilla (Berria, 2004-05-01). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  39. Printze Txikia gerran / Karlos del Olmo (Berria, 2003-12-27). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  40. Frantzia bihotzean / A. de Amezaga (Bilbao, 2003-12). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  41. Gauezko hegalak / Karlos Del Olmo. (Eizie.org, 2009-02-27). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  42. Aitzindarien zama /Ion Olano ( (Gara, 2009-04-24). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Antoine de Saint-Exupéry