Antología poética vasca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
'Antología Poética Vasca. A los 50 años de Gernika
Frankismoaren biktimei eta askatasunaren aldeko borrokariei omenaldia'
Datuak
Argitaratze-data 1987
Generoa Poesia
Hizkuntza (Gaztelaniaz)
Herrialdea  Euskal Herria
Ilustratzailea Batzuk. Azala: Jose Luis Zumeta
Orrialdeak 385

Antología Poética Vasca Vanguardia Obrera argitaletxeak prestatutako liburua da. Argitaletxe hau ezkerreko alderdi espainiar batekin lotura estua zuen, Partido Comunista de España (marxista-leninista)rekin alegia. Dena dela, antologia urte haietako sortzaile nagusiak bildu zituen, idazleak zein marrazkilariak. Poema gehienak euskaraz eta gaztelaniaz jaso ziren, bi salbuespenkin: Jorge Oteiza eta Txabi Etxebarrietarenak, Oteizak berak horrela eskatuta. Liburua José Bergamín idazlearen poema batekin ireki zen. Hitzaurrea, "Kontzientzia, oroitzapena eta poesia, Felix Maraña kazetariarena zen. Ondoren Ramiro Pinillaren testu labur bat jaso zen. Lehen poema, bestetik, Esteban Urkiaga "Lauaxeta"rena zen: "Langile eraildu bati". Izenburua gaztelaniaz zetorren beste bi azpitituluekin: Frankismoaren biktimei eta askatasunaren aldeko borrokariei omenaldia eta A los 50 años de Gernika. Edizio bakarra ezagutu zuen liburuak.

Poetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren lehenengo partean une hartan hilda zeuden poeten lanak jasotzen ziren:

Ondoren, bizirik zeuden poetan zetozen, 68 guztiak, tartea Puerto de Santa María espetxean zeuden batzuk. Zerrendan gaur egun ezinezkoa izango zen ideologia desberdinetako sortzaileak zeuden: Pablo González de Langarika, Bernardo Atxaga, Vidal de Nicolás, Carlos Aurtenetxe, Rafael Castellano, Jon Juaristi, Mikel Lasa, Patxi Ezkiaga, Koldo Izagirre, Luigi Anselmi, Joan Mari Irigoien, Gregorio San Juan, Mikel Azurmendi, Joseba Sarrionandia, Joxe Azurmendi, Fernando Aramburu, Bitoriano Gandiaga...

Marrazkilariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolarien eta marrazkilarien lanak ere ugariak ziren. Azala Jose Luis Zumetarena bazen, atzeko azala Rikardo Ugarterena zen. Beste ilustratzaile batzuk hauek ziren: Javier Arocena, Alejandro Tapia, Nestor Basterretxea, Xabier Baztarrika, Iñaki Moreno Ruiz de Egino, Joseba Eskubi, Julia Otxoa...