Anton Geesink

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anton Geesink
Anton Geesink 1961.jpg
Bizitza
Jaiotza Utrecht1934ko apirilaren 6a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Heriotza Utrecht2010eko abuztuaren 27a (76 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktorea, judoka eta borrokalari profesionala
Pisua 115 kilogramo
Altuera 200 zentimetro
Kidetza Nazioarteko Olinpiar Batzordea
IMDb nm0311669

Anton Geesink (Utrecht, 1934ko apirilaren 6a - Utrecht, 2010eko abuztuaren 27a) herbeheretar judoka izan zen. Munduko onena, bere garaian. Tokioko Olinpiar Jokoetako (1964) protagonista nagusietako bat izan zen, txapeldun atera baitzen, pisu-mugarik gabeko mailan, Japoniako kirol nazionala Olinpiar Jokoetan jokatzen zen lehen aldian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geesink eraikuntzan aritzen zen lanean. Boxeolari gisa hasi zen kiroletan, eta 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetarako deitu zuten, baina bere federazioak deskalifikatu egin zuen, ustezko profesionalismoagatik. Geesink, federazioak hartutako erabakiagatik minduta, Japoniara joan zen bizitzera, eta entrenamendu-teknika tradizionalak ikasi zituen. 1961ean, goi-mailako judoko munduko txapelketa bat irabazten zuen lehen ez-japoniarra izan zen.

1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetan, finalaurrekoetan, hamabi segundoan menderatu zuen aurkaria, eta finalean ere, bederatzi minutuko borrokaldi latz baten ondoren, bertako idoloa, Akio Kaminaga, mendean hartzea lortu zuen. Japoniarentzat, Bigarren Mundu Gerra galtzea adinako hondamena izan zen hura, eta jende askok bere buruaz beste egin zuen horregatik. Ez dago berak adina Europako txapelketa irabazi duen judokarik: open mailan 1953, 1954, 1957, 1958, 1959, 1960, 1962, 1963, 1964 eta 1967. urteetan irabazi zuen; 93 kilotik gorakoen mailan, berriz, 1962, 1963 eta 1964. urteetan. 1967an erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Geesink Aldatu lotura Wikidatan