Anton Raphael Mengs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton Raphael Mengs

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaÚstí nad Labem1728ko martxoaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaErroma1779ko ekainaren 29a (51 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaIsmael Israel Mengs
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arte-historialaria
Lantokia(k)Dresden
Erroma
Venezia
Madril eta Napoli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: ad2ae4cb-be40-454e-8de7-bbafc9253006 Edit the value on Wikidata

Anton Raphael Mengs (1728ko martxoaren 22a[1]1779ko ekainaren 29a) alemaniar margolaria izan zen, Erroman, Madrilen eta Saxonian aritua. Neoklasiko pinturaren aitzindaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1728 urtean Ústí nad Labemen jaioa, Bohemian. Ismael Mengsen semea, Dresdenen bizitako Danimarkako margolaria bera. 1741 urtean aita eta semea Dresden utzi eta elkarrekin Erromara joan ziren.

1749. urtean Frederiko Augustok, Saxoniako hauteslea, margolari nagusi izendatu zuen baina  Ismael Erroman aritzen zen gehienbat eta bertan Margarita Guazzirekin ezkondu zen. 1754 urtean katolizismora bihurtu eta Vatikanoko margo eskolako zuzendari izendatu zuten. Villa Albanin egindako Parnassus deritzon freskoak ospe handia eman zion.

1749 urtean Northumberlandeko dukeak agindu hau eman zion: Rafaelen Atenasko Eskola freskoaren kopia bat, olioz margo-oihal gainean egiteko, berak zuen Londresko etxean jartzeko. Hala bada, 1752 urtetik 1755 urte bitartean, jatorrizko neurrian margotu zuen baina laukizuzen formatura egokituz eta hainbat figura gaineratuz. Egun, margolan hau Victoria and Albert Museoan[2]  dago ikusgai. Mengs 1779 urtean Erroman hil zen eta bertako Santi Michele e Magno elizan lurperatu zuten.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birritan Madrila bidaiatu zuen, Espainiako Karlos III.aren gonbidapena onartuz. Bertan bere lanik onenak egin zituen, besteak beste Madrilgo Errege Jauregiko sabaia,  Gloriaren Tenplua eta Trajanoren garaipena gaitzat duten margoak hain zuzen ere. Lan hau bukatuta, 1777an Erromara itzuli zen eta urte bat geroago egoera txarrean hil zen. 

Teoriko idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteleraz, italieraz eta alemanez egindako idatzietan, Mengek arteari buruzko teoria eklektikoa adierazten du. Bere ustean, perfekzioa bideragarria da ondo antolatutako bikaintasunak batuta, hots, greziar diseinua, Rafaelen ezaugarriak, Correggioren argi-ilunak eta Tizianoren koloreak.

Aukeratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ascension (Dresden, Auzitegi Eliza), 1751/1766
  • St Joseph (Dresden, Auzitegi Eliza), 1751/1766
  • Saint Eusebio (sabaia fresko, Sant'Eusebio, Erroma), 1757 (olio-pintura oihal gainean, National Gallery, Kanadan, Ottawa)
  • Karlos III (Museo del Prado, Madril), 1761
  • Don Luis de Borbon (Cleveland Museum of Art, Cleveland, Ohio)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karl Woermann, Ismael und Raphael Mengs (Leipzig, 1893)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]