Anton Webern

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anton Webern
Anton webern.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1883ko abenduaren 3a
Herrialdea  Austria
Heriotza Mittersill1945eko irailaren 15a (61 urte)
Heriotza modua istripua
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Arnold Schönberg
Ikaslea(k) Humphrey Searle
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta orkestra zuzendaria
Kidetza second Viennese School
IMDb nm0916803

Anton Webern (Viena, 1883ko abenduaren 3a - Mittersill, Salzburgo, 1945eko irailaren 15a) austriar musikagilea izan zen.

1902. urtean Vienako unibertsitatean sartu zen eta Guido Adlerrekin musikologia-ikasketak egin zituen. Heinrich Isaacen Choralis Constantinus eta Errenazimentuko flandestar musikagileen kontrapuntuari buruzko doktore-tesia idatzi zuen. 1904-1908. urteetan Arnold Schönbergen ikasle izan zen, eta geroago lankide, Vienako Musika Funtzio Pribatuen Elkartean. 1908tik aurrera Viena, Danzig, Praga eta beste hiri batzuetako antzokietako zuzendari izan zen. 1922-1934. urteetan Vienako Langileen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetako zuzendari izan zen. Zenbait alditan BBCko orkestrako zuzendari gonbidatua ere izan zen.

Alban Bergekin batera, Schoenbergen eskolako musikagile nagusietako bat izan zen, eta teknika dodekafoniko edo hamabi soinukoetan maisu. Webernen musikaren ezaugarri nagusiak musika tresnen konbinazio bitxiak, doinu etenak eta laburtasuna dira. Lan aipagarriak ditu: Passacaglia (1908); 5 mugimendu (1909); Sei lan orkestrarako (1910); 6 Bagatelles (1913); Begietako argia (1935), korurako; Bariazioak (1940); bi kantata (1939-1943); liedak; kanonak eta beste musikagileen lanen moldaketak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Webern Aldatu lotura Wikidatan