Antoni Maria Alcover
| Antoni Maria Alcover | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1911 - 1918 ← Miguel A. Fargas y Roca - Josep Puig i Cadafalch →
1911 - 1917 ← baliorik ez - Pompeu Fabra → | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Manacor, 1862ko otsailaren 2a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Palma Mallorcakoa, 1932ko urtarrilaren 8a (69 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Q119358751 | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, apaiz katolikoa, arkitektoa, erromanista, lexikografoa eta autorea | ||||
| Lan nabarmenak | |||||
| Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila | ||||
| Izengoitia(k) | Jordi des Racó | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Alderdi politikoa | Alderdi Integrista Maurist Party (en) | ||||
Antoni Maria Alcover i Sureda (Manacor, 1862-Palma, 1932) Mallorcako idazle, hizkuntzalari, kazetari eta apaiza izan zen, katalan hizkuntzari buruzko bere lanengatik, bereziki, ezaguna. Herrialde Katalanetan "hizkuntzaren apostolua" deitu zioten. Bere lanen artean Diccionari català-valencià-balear (Katalana-valentziera-balearrera Hiztegia) da aipagarriena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mallorcako Manacorren jaio zen, nekazari abertsen familia batean. 15 urterekin Palmako seminariora joan zen ikastera, eta 18 urterekin hasi zen katalanez idazten, Mallorcako fabulak eta ipuin zaharrak. Teologia ikasi zuen Valentzian, eta 1898an Mallorcako gotzainak Manacorreko Elizbarrutiko bikario nagusia izendatu zuen.
1906an Katalanaren Lehenengo Nazioarteko Batzarra antolatu eta zuzendu zuen. Institut d'Estudis Catalans sortu eta berehala (1911an) bere Sail Filologikoaren lehendakari izendatu zuten. XX. mendearen hasieran bere lan nagusiari ekin zion, Diccionari català-valencià-balear (Katalana-valentziera-balearrera Hiztegia) lan monumentalari, bera hil ondoren bere dizipulua Francesc de Borja Moll-ek 1963an bukatuko zuena. Alcoverrek katalanaren lurralde guztiak bisitatu zituen bere Hiztegi famatua eta mardula idatzi ahal izateko, dialektologia katalanari egundoko ekarpena eginez. Era berean, Frantzia, Italia, Inglaterra eta Alemania ere bisitatu zituen, garai hartako filologo askorekin harreman sendoak eginez.
Katalanaren batasunaren alde egin zuen, baina eztabaida linguistiko (eta politiko) ugari izan zituen. Aipatzekoa da Pompeu Fabra hizkuntzalari ospetsuarekin izan zituen ika-mikak eta eztabaida garratzak.
Euskararekiko interesa ere agertu zuen.