Antoni Zygmund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antoni Zygmund
Bizitza
Jaiotza Varsovia1900eko abenduaren 25a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
Heriotza Chicago1992ko maiatzaren 30a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Varsoviako Unibertsitatea 1923) Ph.D. : matematika
Tesi zuzendaria Aleksander Rajchman
Stefan Mazurkiewicz
Doktorego ikaslea(k) Leonard D. Berkovitz
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Mount Holyoke College
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Poloniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Antoni Zygmund (Varsovia, Polonia, 1900eko abenduaren 25a - Estatu Batuak, 1992ko maiatzaren 30a) poloniar-estatubatuar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an Varsoviako Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen, eta bertako irakasle izan zen 1930 arte. Ondoren, Vilniusera aldatu, eta poloniar eskolako beste matematikari handi bat ezagutu zuen, S. Marcinkiewicz. Harekin hamar urtez aritu zen lankidetzan, Bigarren Mundu Gerra hasi, eta Marcinkiewicz desagertu zen arte.

Zygmundek Estatu Batuetara alde egitea lortu zuen, eta hango Mount Holyoke Collegen eskolak ematen jardun zuen 1940tik 1945 arte. Ondoren, Pennsylvaniako Unibertsitatean denboraldi labur bat egin ondoren, Chicagora joan zen, eta han egon zen 1980 arte. Gero, bertako irakasle emeritu egin zuten.

Aldagai errealen funtzioei buruz ekarpen erabakigarriak egin zituen, eta alor horretan 1935ean argitaratu zuen trigonometriazko liburua klasiko bihurtu da. A. P. Calderón matematikari argentinarrarekin batera Calderón-Zygmund teoria garatu zuen, eragile pseudodiferentzial eta deribatu partzialen ekuazioetan garapen eta aplikazio garrantzitsuak izan zituena. Poloniar eskolako beste ordezkari batekin batera (Sacks) funtzio analitikoei buruzko beste liburu klasiko bat idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]