Anton abadea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Abad» orritik birbideratua)
Anton abadea

Bizitza
JaiotzaComa, Egypt (en) Itzuli eta Herakleopolis Magna, 251 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
BizilekuaDayr al-Maymun (en) Itzuli
HeriotzaTebas, 357 (105/106 urte)
Jarduerak
JarduerakChristian monk (en) Itzuli, Anakoreta eta idazlea
Santutegia
Urtarrilaren 17, Urtarrilaren 17 eta Urtarrilaren 17
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Anton abadea edo San Anton[1], baita ere Eremutar, Anton Handia edo Anton Egiptokoa (Herakleopolis Magna, Egipto, 251 - Colzim mendia, Egipto, 356) monako kristaua eta eremita-mugimenduaren fundatzailea izan zen. Bere bizitzari buruzko datu historikoak badira, baina baita kondairazkoak ere. Beni Suefeko nekazari aberatsa, hogei urterekin pobreen artean banatu zituen bere ondasunak, eta Tebaidako basamortura joan zen. Ondasunak alde batera utzi eta ermitau-bizitza eraman zuela gauza jakina da; Egiptoko hainbat monako-komunitatez arduratu zen. 105 urte bizi izan zela esaten da. Tradizioan oso ezagunak diren ikuskariak eta tentaldiak pairatu zituen basamortuan iragan zituen lehen 15 urteetan. Eragin handia izan zuen, eta Egiptoko basamortuak haren jarraitzailez bete ziren.

Gizon santu eta zorrotzaren fama zuen, eta horrek dizipulu asko erakarri zituen; ermitau-taldeak osatu zituen Pispir-en eta Arsinoe-n. Hori dela eta, monako-tradizio kristauaren fundatzailetzat hartzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zuen komunitate-bizitza aukeratu, eta Itsaso Gorritik gertu zegoen Colzim mendira erretiratu zen ermitau izateko. 311n utzi zuen bere bakartokia, Alexandria bisitatu eta arrianismoaren aurka predikatzeko.

San Antonen tentaldiak, Jeronimo Bosch-ek margotua

Erlikiak eta monako-ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anton 105 urte bizi izan zela, eta gorpuzkia hilobi anonimo batean hobiratzeko agindua eman zuela esaten da. 561 inguruan, ordea, haren erlikiak Alexandriara eraman ziren, eta han gurtu izan ziren XII. mendean Konstantinoplara eraman ziren arte. Mende horretan, gutxi gorabehera, fundatu zen San Antonen izenpean Anaia Ospitalekoen ordena.

Konstantinoplaren erorialdia eta gero, Antonen erlikiak Dofinerria probintzia frantseseko abadia batera eraman zituzten.

Ordenaren jantzia marregazko txanodun tunika batez, eta tau formako gurutze batez osatua dago.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenako jantzia daramala, eta ondoan txerria duela, irudikatzen da San Anton Abadea. Artista askok hartu dute gai hau beren lanetarako. Ezagunen artean dago San Antonen tentaldien triptikoa Jeronimo Bosch-ek margotua. Autore honek berak San Antonen tentaldiak lana ere margotu zuen.

Diego Riverak, Paul Cézannek eta Jan Wellens de Cock-ek ere erabili zuten San Antonen gaia beren artelanetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santutegiko izen ohikoenak Euskaltzaindiaren 66. araua

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton abadea Aldatu lotura Wikidatan