Antonio Altarriba
Antonio Altarriba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Antonio Altarriba Lope |
Ama | Q128299165 |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, komikigilea, komiki-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, storyboard artist (en) , saiakeragilea eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria komikia saiakera |
antonioaltarriba.com |
Antonio Altarriba Ordóñez (Zaragoza, 1952) espainiar idazlea da. Frantses Literaturako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazketaren alderdi bisualak eta irudiaren aukera narratiboak interesatzen zaizkio. Zenbait liburu idatzi ditu horren inguruan (Ensayo sobre una década de historieta española, 1987; La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000, 2001), eta baita artikulu ugari ere bertako zein atzerriko aldizkarietan. Bereak dira, besteak beste, El filo de la luna (1994) eleberria, Cuerpos entretejidos (1996) kontakizun erotikoen bilduma, eta La memoria de la nieve eleberria. Azken liburu horrek 2003ko Euskadi Saria irabazi zuen gaztelaniazko literaturaren alorrean. Artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetako iritzi- eta kultura-ataletan, eta haien arteko onenen hautaketa bat argitaratu zuen 2000an, Contracorriente izenburupeko liburuan. El arte de volar (2009) komikiarekin sari asko irabazi ditu, Espainiako Komikiaren Sari Nazionala, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.