Antonio Altarriba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Altarriba Ordóñez» orritik birbideratua)
Antonio Altarriba

Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, komikigilea, komiki-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, storyboard artist (en) Itzuli, saiakeragilea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
komikia
saiakera
antonioaltarriba.com

Antonio Altarriba Ordóñez (Zaragoza, 1952) espainiar idazlea da. Frantses Literaturako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazketaren alderdi bisualak eta irudiaren aukera narratiboak interesatzen zaizkio. Zenbait liburu idatzi ditu horren inguruan (Ensayo sobre una década de historieta española, 1987; La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000, 2001), eta baita artikulu ugari ere bertako zein atzerriko aldizkarietan. Bereak dira, besteak beste, El filo de la luna (1994) eleberria, Cuerpos entretejidos (1996) kontakizun erotikoen bilduma, eta La memoria de la nieve eleberria. Azken liburu horrek 2003ko Euskadi Saria irabazi zuen gaztelaniazko literaturaren alorrean. Artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetako iritzi- eta kultura-ataletan, eta haien arteko onenen hautaketa bat argitaratu zuen 2000an, Contracorriente izenburupeko liburuan. El arte de volar (2009) komikiarekin sari asko irabazi ditu, Espainiako Komikiaren Sari Nazionala, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]