Antonio Arriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Arriaga
Bizitza
Jaiotza Amurrio1727ko ekainaren 23a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Tinta, Peru (en) Itzuli1780ko azaroaren 10a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria

Antonio Juan Arriaga Gurbista (Lezama, Amurrio, 1727ko ekainaren 23a - Tinta, Peru, 1780ko azaroaren 10a) arabar militarra izan zen. Hainbat agintari postu izan zituen Ameriketan[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetik hasi zen marinan, bere anaiak bezala. Buenos Airesen zegoela, 1753an, Jose Andonaegi gobernadoreak hiriaren babeserako kapitain izendatu zuen. 1756an Nuestra Sepora de Begoña barkuan Montevideora joan zen, tropa, armak eta elikagaiekin. 1758 eta 1760 bitartean Argentinako kostaldea bisitatu zuen eta planoak egin zituen. 1762an argentinar amerindien konpainia bat antolatu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. Montevideo defendatu zuen ingeles eta portugesen aurka, eta lehenengoek atxilotu zuten[2][1].

Espainiak Canchisko probintziaren korregidore izendatu zuen. Bertan agintari zela Tupac Amaru II.a altxatu eta Arriaga urkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Arriaga Gurbista, Antonio Juan de» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Auñamendi Eusko Entziklopedia) . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.
  2. Angel., Martínez Salazar,. ([1988?]). Presencia alavesa en América y Filipinas (1700-1825). Diputación Foral de Alava, Servicio de Publicaciones ISBN 8478210075 PMC 20391783 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04.