Antonio Breschi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Breschi
Bizitza
Jaiotza Florentzia1950eko uztailaren 22a (68 urte)
Herrialdea  Italia
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, idazlea eta piano-jotzailea
Genero artistikoa Irlandako musika
Musika instrumentua pianoa

Antonio Breschi (San Quirico, Collina, Florentzia hiritik hurbil, 1950eko uztailaren 22a) italiar konposatzaile eta piano-jole bat da. Nahiz eta musika klasiko oinarri sendoa izan, zeltiar musikaren eragin handia ere jasan izan du. Irlanda eta Italian disko eta musikalan ugari argitaratu izan ditu. Irlandarekiko duen lilura bereziaren ondorioz hainbat diskotan Antoni O'Breskey izenez ere agertu izan da.

Euskal Herrian Benito Lertxundirekin elkarlanean aritu izan da. 1985an, Benito Lertxundi eta hemengo beste musikariekin batera (Jose Angel Irigarai, Jean Phocas, Balen López de Muniain) Mezulari albuma plazaratu zuen.

Mundu mailan musikari ugariekin elkarlanean aritu izan da: The Dubliners, Planxty taldeko Dónal Lunny musikaria, Mairtin O'Connor akordeoi-jolea, edota Joe McHugh irlandar musikariak, Juan Martín espainiar flamenko gitarra-jolea...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]