Antonio González González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio González González

Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1979ko otsailaren 1a

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1968ko ekainaren 18a - Jesús Hernández Perera (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio González y González
JaiotzaLos Realejos eta Los Realejos (en) Itzuli1917ko urriaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSan Cristóbal de La Laguna2002ko urriaren 11 (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaLa Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Royal Economic Society of Friends of the Country of Tenerife (en) Itzuli
Artikulu hau biokimikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antonio González».

Antonio González González (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, Espainia, 1917ko urriaren 27a - La Laguna, Kanariak, Espainia, 2002ko urriaren 11) espainiar biokimikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai elkartu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen.

Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek.

Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Asturiasko Printzea Saria, 1986. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]