Antonio López Ferreiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Lopez Ferreiro» orritik birbideratua)
Antonio López Ferreiro

Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela1837ko azaroaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVedra1910eko martxoaren 20a (72 urte) (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscuela Superior de Diplomática (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, apaiz katolikoa eta liburuzaina
Lan nabarmenak
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Real Academia Galega
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Antonio López Ferreiro (Santiago de Compostela, 1837ko azaroaren 9a - 1910eko martxoaren 20a) galizierazko idazle nabarmen eta historialaria izan zen.

Santiagon ikasi zituen latin, filosofia, teologia eta zuzenbidea, eta Madrilen Teologian lizentziatu zen, eta liburutegi lanak egin izan zituen Artxibategi Historiko Nazionalean dokumentu galiziarrak aztertuz.

Galiziara itzuli zen 1866an, eta bost urte geroago Done Jakue katedraleko artxibategia aztertzeari ekin zion. Horren ondorioz, Galicia Histórica izeneko aldizkaria argitaratu zuen 1901etik 1903 arte, bai eta Erromantizismoaren garaian oso estimatua zen eleberri historikoa lantzeko dokumentazioa eman ere, ordurarte galizierazko literaturan landu gabeko arloa zena.

Rexurdimento garaiko egilerik nabarmenetakoa eta Real Academia Galega erakundeko kidea izan zen. Hil ondoren Dia das Letras Galegas dedikatu zioten 1978an.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A tecedeira de Bonaval (1894)
  • O castelo de Pambre (1895)
  • O niño de pombas (1905)

Ez fikziozkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galicia en el último tercio del siglo XV (1883)
  • Historia de la Catedral de Santiago (?)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio López Ferreiro Aldatu lotura Wikidatan