Antonio Nariño
![]() |
||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Antonio de la Santísima Concepción Nariño y Álvarez | |
Jaio | 1765eko apirilaren 9a | |
Santa Fé de Bogota (![]() |
||
Hil | 1823ko abenduaren 13a (58 urte) | |
Villa de Leyva, Cundinamarca (![]() |
||
Bikotekidea(k) | Magdalena Ortega y Mesa | |
Sinadura | ![]() |
Antonio de la Santísima Concepción Nariño y Álvarez (Santa Fé de Bogota, 1765eko apirilaren 9a - Villa de Leyva, 1823ko abenduaren 13a) Granada Berriko militarra eta politikaria izan zen. 1793. urte bukaeran “Giza Eskubideen Aitorpena” itzuli eta argitaratu zuen. 1797an, erbestean egon ondoren, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. 1812an, Bogotako Kongresu zentralistak aginpidea eman zion, federalisten aurka borrokatzeko. Urte hartan Cundinamarca probintziako gobernari egin zuten. Sarritan egon zen kartzelan bere ideiengatik. 1821ean Bolívarrek Kolonbiako lehendakariorde izendatu zuen, eta Cúcutako biltzarrera joateko gonbitea egin zion; han konstituzio federala proposatu zuen Kolonbiarentzat. Baina ez zuen lortu eta kargua utzita, erretiratu egin zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Nariño ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-7-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau Kolonbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |