Antonio Paduakoa
Jump to navigation
Jump to search
| Antonio Paduakoa | |
|---|---|
|
| |
| Bizitza | |
| Izen osoa | Fernando Martins de Bulhões |
| Jaiotza | Lisboa, 1195eko abuztuaren 15a |
| Herrialdea |
|
| Heriotza | Padua, 1231ko ekainaren 13a (35 urte) |
| Hobiratze lekua |
San Antonio Paduakoaren basilika Italia |
| Heriotza modua | : Edema |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak |
presbiteroa eta friar franciscan (en) |
| Santutegia | |
| Ekainaren 13 | |
| Sinesmenak eta ideologia | |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Antonio Paduakoa[1], Fernando Martins de Bulhões jaioa (Lisboa, 1195eko abuztuaren 15a - Padua, 1231ko ekainaren 13a), Portugalgo frantziskotar apaiza izan zen. Pio XII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1946. urtean. Haren jaia ekainaren 13an ospatzen da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikan, Italian eta Frantzian predikaria, eliza-hizlaria, anaidien sortzailea, teologoa eta gobernu-gizona ibili zen. Italian San Frantzisko ezagutu zuen. Aszetismo eta mistika liburuak idatzi zituen, haren sermoi guztiak argitaratu zirelarik. Santu harenganako debozioa laster zabaldu zen herritarren artean; bere bizitza elezaharrez inguratua azaltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.