Antonio Soraluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Soraluze

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1912ko uztailaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1982ko uztailaren 1a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria
Izengoitia(k)Korta

Antonio Soraluze (Azkoitia, 1912ko uztailaren 1a - 1982ko uztailaren 1a), ezizenez Korta, gipuzkoar aizkolari eta idi-probalaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoitian jaio zen, aita Jose Soraluze aizkolaria zuela, eta Lasarteko Teresategi baserrian bizi izan zen. Etxean jokorako oilarrak ata ahariak eta probarako idiak prestatzen zituen.[1]

Aizkora jokoan 1940 eta 1960 artean aritu zen. Kemen handiko aizkolaria zen, aizkora kolpe izugarria zuena. 1949an sekulako balentria egin zuen Markinako futbol zelaian: 1´39 metroko diametroa zuen Arta-Goitiko-Pague moztea. Desafioa bi ordu azpitik ebakitzea zen eta Kortak ordu bat, 47 minutu eta 13 segundo aski izan zuen[2]. Sona handiko apustuak jokatu zituen garaiko aizkolari hoberenekin, hala nola Ignazio Orbegozo Arria eta Martin Garziarenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bengoechea, Antonio, Antonio SoraluzeAuñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
  2. Olmo, Aita goitiko, elcorreo.com