Antonio Álvarez Solís

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Álvarez Solís

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Álvarez Méndez
JaiotzaMadril1929ko uztailaren 18a
Herrialdea Espainia
Heriotza2020ko martxoaren 30a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, iritzi-kazetaria eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Interviú
Grupo Zeta
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Komunisten Alderdia
Bildu

Antonio Álvarez Méndez (Madril, 1929ko uztailaren 18a - 2020ko martxoaren 30a) —Antonio Álvarez Solís izenaz ezaguna— espainiar kazetari bat zen, azken urteetan Euskal Herrian lan egiten zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio bazen ere, bere burua Mierestartzat (Asturias) zuen

Zuzenbidea ikasi zuen Bartzelona eta Santiago de Compostelan, nahiz eta lanean kazetari moduan hasi zen, Bartzelonako La Vanguardian, hogeita zazpi urterekin erredaktore-burua izatera iritsiz. Berrogei urtez Katalunian bizi izan zen.

Ondoren, Interviú aldizkariko zuzendari-sortzailea izan zen,[1] eta baita Por favor aldizkariaren sortzaileetako bat ere. Bertan, hirugarren orrian idatzi zuen, aldizkaria desagertu arte. Halaber, Economía Mediterránea aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria zen, gastronomia eta turismoari buruzko beste bi aldizkariz gain. El Periódicoren sorreran ere parte hartu zuen.

Hainbat urtez TVEn lan egin zuen, María Teresa Camposekin batera, eta tertulia ugaritan parte hartu zuen zenbait komunikabidetan: RNE, COPE, Onda Cero, Radio Miramar, SER, eta abar. Azken urteetan, Euskal Herrian egin izan ohi zuen lan, hasieran ETBn eta Radio Euskadin, eta EiTBtik kanporatua izan ostean, Gara egunkarian. Azken horretan, astero iritzi artikuluak idatzi zituen hil arte.[2]

Politikari dagokionez, aktiboa izan zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduren hautagaia izan zen Bilboko udalerako zerrendan, azken postuan.[3]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mujeres, ultramarinos y coloniales, Txalaparta, 2010.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]