Antony Armstrong-Jones
Itxura
Antony Armstrong-Jones, lehen Snowdoneko Kondea (Londres, 1930eko martxoaren 7a - ibidem 2017ko urtarrilaren 13a) britainiar argazkilari eta zinemagilea izan zen, Margarita printzesaren senarra. Unibertsitatean egon ondoren, modako, diseinuko eta antzerkiko argazkilari gisa lan egin zuen. 1970eko hamarkadan, Erresuma Batuko argazkilari ospetsuenetako bat zen eta pertsona ospetsu askori egin zizkien argazkiak. Margarita printzesarekin ezkonduta egon zen 1960 eta 1978 artean eta bi seme-alaba izan zituzten. 1978 eta 2000 artean Lucy Mary Lundsay-Hoggekin ezkonduta egon zen. 1962an Snowdoneko Konde titulua jaso zuen.
