Antoxin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alhambrako (Granada) antoxina, XIV.. mendekoa.

Antoxin edo situla,[1] ura hartzeko eta edateko erabili izan den metalezko ontzi kirtenduna.[2] [3] Situla hitza latinetik dator, situla. Putzuetatik edo beste ontzietatik ura ateratzeko objektua zen eta, baita ere, eliza katolikoan, ur bedeinkatua eramateko erabiltzen da oraindik;[4] beraz, erlijio funtzioa handia izan du beti. Metalezkoa zein bolizkoa izaten zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Burdin Arotik Erdi Aroaino erabili izan da. Plutarco eta beste iturri idatzien arabera Isisen sinboloa zen: jainkosa Nilo ibaitik hartutako urez betetako ontzi bat eramaten irudikatzen zen. Ontzi horrek itxura borobila izaten zuen, batzutan beheko aldean titiburu itxurako elementu batekin, emetasunaren ikurra, alegia. Tenpluetara urez edo esnez beteta eramaten zen, botozko gauzaki moduan.[5]

Isis jainkosa antoxin batez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: acetres