Antropologia Museo Nazionala (Mexiko)

Koordenatuak: 19°25′34″N 99°11′10″W / 19.4261°N 99.1861°W / 19.4261; -99.1861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antropologia Museo Nazionala (Mexiko)
Museo Nacional de Antropología
Musee National Anthropologie-Entree.jpg
Mexico - DF 2013 - panoramio (64).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Koordenatuak19°25′34″N 99°11′10″W / 19.4261°N 99.1861°W / 19.4261; -99.1861
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Inaugurazioa1964ko irailaren 17a
Arkitektura
ArkitektoaPedro Ramírez Vázquez
Rafael Mijares Alcérreca (en) Itzuli
Bisitariak urtean2.000.000
Kontaktua
HelbideaBosque de Chapultepec eta Av. Paseo de la Reforma
Webgune ofiziala

Antropologia Museo Nazionala (gaztelaniaz Museo Nacional de Antropología edota MNA, Mexiko Hirian dagoen antropologia museo bat da, Mexikon dauden museo garrantzitsuenetakoa. Bertan, Mesoamerikako arkeologia ondarea ikusgai dago.

Mexiko turismo puntu erakargarrienetako bat da, Amerika osoko museo handienetakoa, eta bi milioi bisitari erakartzen ditu urtero.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an inauguratu zen, irailean Adolfo López Mateos presidente zela. Pedro Ramírez Vázquez​ arkitektoa izan zen diseinatzaile nagusia, Rafael Mijares eta Jorge Campuzanorekin batera[1].

Edukiak

Museoan aurki daitezke Mexiko prekolonbinoko piezarik ederrenetariko batzuk: Horien artean, museoaren erdigunea den Eguzkiaren Harria, olmeken kulturako buru erraldoi batzuk, Teotihuacan kulturako monumentuak uraren jainkoei eskeiniak, Palenqueko hiriko Pakal buruzagi maiaren sarkofagoa, Monte Albán kulturako ehorzketa aztarnak, Xochicalcoko estelak, Tlaloc jainkoaren Monolitoa Museoaren sarrera zaintzen eta atlante tolteka bat Tollan-Xicocotitlanetik ekarria[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Museo Nacional de Antropología» www.mexicoescultura.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Una visita al pasado indígena de México» La Vanguardia 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]