Edukira joan

Ants Laikmaa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ants Laikmaa

Bizitza
JaiotzaVigala Rural Municipality (en) Itzuli eta Fellin County (en) Itzuli1866ko maiatzaren 5a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Estonia
HeriotzaKadarpiku (en) Itzuli1942ko azaroaren 19a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf
Hizkuntzakestoniera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza

Ants Laikmaa (1921 baino lehen Hans Laipman edo Hans Laipmann eta 1935eko apirilaren 24a baino lehen Ants Laipman; Araste, 1866ko maiatzaren 5a – Kadarpiku, 1942ko azaroaren 19a) estoniar margolaria izan zen.[1][2]

Ants Laikmaa Arasteko Paiba landetxean jaio zen, Märjamaa landa-udalerrian. Estoniar familia pobre bateko seme-alabetatik hamahirugarrena zen, eta oraindik haurra zela, ama hil zitzaion. Ikasketak Velisen, Haapsalun, Lihulan eta Tallinnen egin zituen[3], eta gaztetan piztu zitzaion margolaritzarako interesa. 1891–1893 eta 1896–1897 urteetan Düsseldorfeko Arte Ederren Akademian ikasi zuen, eta 1897tik 1899ra hiri horretan lan egin zuen. Akademian sartzeko, 1891ko udazkenean Rigatik Alemaniara oinez abiatu zen, eta sei asteko bidaia honek garrantzi handia izan zuen Laikmaaren ibilbide artistikorako.[4] Düsseldorfeko margolaritza eskolarekin lotuta egon zen. 1899ko udazkenean, Estoniara itzuli zen, Tallinnera. 1900etik 1907ra Tallinn eta Haapsalun aritu zen artista gisa. eta Belgika, Frantzia, Austria, Finlandia eta Herbehereak bisitatu zituen. 1901ean, Estoniako lehen arte erakusketa antolatu zuen Tallinnen, eta 1906an, Tartuko lehen arte erakusketa egin zuen. 1903an, estudio bat sortu zuen Tallinnen, eta bere ikasleetako bat Otto Krusten izan zen.[3][5][6]

1904an, 38 urte zituela, Laikmaak 21 urteko Marie Under ezagutu zuen, garai hartako poetarik ezagunenetako bat. Urte berean, haren bi erretratu egin zituen, Laikmaaren koadroetatik ezagunenetakotzat. 1907–1909 urteetan, batez ere Finlandian egon zen. 1909tik 1913ra, Europan zehar bidaiatu zuen, eta 1910etik 1912ra Caprin eta Tunisian bizi izan zen. 1913tik 1931ra, artista autonomo eta arte irakasle gisa lan egin zuen Tallinnen eta artearen teoriari eta historiari buruzko 190 artikulu baino gehiago argitaratu zituen.[7]

Laikmaa ez zen inoiz ezkondu, baina 1927an alaba bat izan zuen, Aino Marie (geroago Anu Kilpiö izenez ezaguna egin zena), Miku ezizena zuen modeloarengandik.[8] 1929an, Tartuko Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten.[9] 1932an Lääne konderriko Taebla auzoan kokatu zen, Kadarpiku herrian zuen landetxean, eta han bizi zen eta lan egin zuen hil arte. 1942ko azaroan hil zen Kadarpikun eta han lurperatuta dago. 1960an, museo bat ireki zuten bere etxean.[10]

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mõteldes tagasi : valik Ants Laikmaa autobiograafilisi artikleid. Konpilatzailea eta hitzatzearen egilea: Vaike Tiik, hitzaurrearen egilea: Ott Kangilaski. Tallinn: Kunst. 1991.
  • Teelt : maailmakodaniku reisikirjad Viinist, Veneetsiast, Firenzest, Roomast, Caprilt, Sitsiiliast, Vesuuvi tipust, Tunisest jm. Konpilatzailea eta hitzaurrearen egilea: Vaike Tiik. Tallinn: Kunst. 1996.
  • Kas tõesti mina : kirjad läbi elu. Konpilatzailea eta hitzatzearen egilea: Vaike Tiik. Tartu: Ilmamaa. 2001.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Rosenfeld, lla; Dodge, Norton T.; Voorhees, Jane. (2001). Art of the Baltics: The Struggle for Freedom of Artistic Expression Under the Soviets, 1945-1991. Rutgers University Press, 34 or. ISBN 0-8135-3042-3..
  2. (Estonieraz) «Laikmaa, Ants» Eesti biograafiline andmebaas ISIK (kontsulta data: 2025-04-06).
  3. a b (Estonieraz) Kangilaski, Ott. «Meenutusi noorest Laikmaast» Noorte Hääl 1966-05-05.
  4. (Estonieraz) Pählapuu, Liis. (2015). Ants Laikmaa. Vigala ja Capri. Tallinn: KUMU ISBN 978-9949-485-42-0..
  5. (Estonieraz) «Karikaturist Otto Krusten» Päewaleht 54: 5. 1937-02-23 (kontsulta data: 2025-04-03).
  6. (Estonieraz) «Kunstnik Otto Krusten suri» Uus Eesti 54: 1. 1937-02-23 (kontsulta data: 2025-04-03).
  7. (Estonieraz) Tiik, V. «Ants Laikmaa kunstikriitilisest tegevusest» Rahva Hääl 1956-05-05.
  8. (Estonieraz) Reinart, Heili. «Ants Laikmaa saladuses hoitud tütar Aino Maria Kilpiö vandus lõpuks saatuselöökidele alla» Postimees 2018-07-03 (kontsulta data: 2025-04-03).
  9. (Estonieraz) «Audoktorid» Tartu Ülikool (kontsulta data: 2025-04-03).
  10. (Ingelesez) «Ants Laikmaa museum» SA Haapsalu ja Läänemaa muuseumid (kontsulta data: 2025-04-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]