Antselmo Canterburykoa
Antselmo Canterburykoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1093ko abenduaren 4a - 1109ko apirilaren 21a ← Lanfranc (en) - Ralph d'Escures (en) → Elizbarrutia: Archdiocese of Canterbury (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Aosta, 1033 edo 1034 | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Canterbury, 1109ko apirilaren 21a (75/76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Canterburyko katedrala | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) | ||||
Irakaslea(k) | Lanfranc (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, teologoa, apaiz katoliko latindarra, artzapezpikua eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Abbey of Saint-Étienne, Caen (en) Bec Abbey (en) Canterburyko katedrala eta Lyon | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Apirilaren 21 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||||
Antselmo Canterburykoa[1] (Aosta, 1033 edo 1034 – Canterbury, 1109ko apirilaren 21a) italiar teologo eta beneditar fraidea izan zen. 1093-1109 Canterburyko artzapezpikua izan zen. Eskolastikaren sortzailetzat jotzen da filosofiaren historian eta ospetsua da Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio ontologikoa asmatzeagatik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1078an Normandiako Bec monasterioko abade hautatu zuten eta 1093an Canterburyko artzapezpikua. Gilen Gorriak eta Henrike I.a erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez.
Garaiko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da Monologium eta Proslogium obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (fides quaerens intellectus) eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (credo ut intelligam), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan Platonen aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere argudio ontologikoaren balioa. Monologium hark Hirutasunaren dogmaren a priori froga izan nahi bazuen, Cur Deus homo izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.
Klemente XI.a aita santuak Elizako doktore izendatu zuen 1720an. Bere omenezko jaia apirilaren 21ean ospatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak, euskaltzaindia.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antselmo Canterburykoa |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |