Antso Gartzeitz Iruñekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso Gartzez Iruñekoa» orritik birbideratua)
Antso Gartzeitz Iruñekoa
Infante of Pamplona (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza1038
HeriotzaRueda de Jalón1083ko urtarrilaren 6a (44/45 urte)
Familia
AitaGartzia IV.a Santxitz
AmaNN, Estefania Foixkoa
Ezkontidea(k)Constanza de Maranon (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Antso Gartzeitz Iruñekoa (1038 aldean - Rueda de Jalón, 1083ko urtarrilaren 6a) Uncastilloko eta Zangozako jauna izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartzia IV.a Santxitz erregearen ezkontzaz kanpoko semea izan zen. 1038 inguruan jaio zen, aita Estefania Foixkoarekin ezkondu baino lehen.[1][2] Uncastilloko Sibiranako gazteluko eta Zangozako gazteluko tenentea izan zen, eta litekeena da Ruesta (1058), Surta (1065), Autol (1071) eta Anguiano eta Tobiako jauna ere izatea (1073).[1] Aitaren aldetik zenbait anai-arreba izan zituen, Antso IV.a Gartzeitz erregea eta Ramiro Gartzeitz Calahorrako jauna barne. Fortun Otsoaren emazte Mentzia Gartziaren neba ere izan zen, nahiz eta ama berekoak ote ziren jakin ez.

1083ko urtarrilaren 6an Ramiro sasianaiarekin batera hil zen Ruedako saldukeria izeneko gertaeran, Alfontso VI.a Gaztelakoaren gudarostearen buru zihoazela segada batean erori baitziren.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1057 baino lehen Konstantzarekin ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Salazar y Acha, Jaime de. (1992). «Reflexiones sobre la posible historicidad de un episodio de la Crónica Najerense» Príncipe de Viana (Annex 14): 149-150. ISSN 1137-7054..
  2. Martínez Díez, Gonzalo. (2007). El Cid histórico. Bartzelona: Editorial Planeta, S.A., 137 or. ISBN 978-84-08-07165-5..
  3. Canal Sánchez-Pagín, José M.. (1986). «El conde leonés Don Fruela Díaz y su esposa, la navarra doña Estefanía Sánchez (siglos XI-XII)» Príncipe de Viana (177): 24. ISSN 0032-8472..