Edukira joan

Antso I.a Lope Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso I.a Lope Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea

800 - 812
← Lope II.a Gaskoiniakoa - Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa →
Bizitza
JaiotzaIruñea, 770(e)ko hamarkada
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza816 (36/46 urte)
Familia
AitaLope II.a Gaskoiniakoa
AmaNumabela Kantabriakoa
Ezkontidea(k)Ailona Azearitz
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Antso I.a Lope edo Lupus Antso (euskaraz: Antso Otsoa, frantsesez: Sanche Loup, okzitanieraz: Sans Lop, gaztelaniaz: Sancho Lobo edo Lope) Baskoniako dukea (801-812) izan zen[1].

Aita ezezagunekoa bada ere, onomastika eta kronologiaren arabera Lope II.aren semea izan zitekeen[2]. Gaskoiniako duke guztiak leinu berekoak baziren, ziurragoa da.

Lehendabizikoz eta Lupus Antso izenaz baskoien dux tituluaz agertzen da[3] Hau da, litekeena da euskalduna izatea. 801an Luis Errukitsuaren armada zuzendu zuen, Bartzelona setiatu eta konkistatu zuena[4]. Ziur asko gaskoien gudarosteak zuzendu zituen. Ermoldus Nigellus moje akitaniarrak Carolus Handiaren nutritustzat hartzen du, agian frankoen gortean hezia izanagatik[5]. Batzuen ustez, aipamen honek Carolus Handiak gaskoiak bakean mantentzeko eta bere dukea izateko bidalia izan zela esan nahi du[6].

Litekeena da Lope Centullo, Xemen I.a, eta Gartziaren anai nagusia eta Aznar eta Antso II.aren aita izatea[7]. Bere balizko alaba edo iloba zen Antsak Emenon Poitiersko kondea ezkondu zuen. Antso 812 baino lehen hil zen, oinordekoa Xemen bere anaia izanik[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Lewis, Archibald R. The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. Austin: University of Texas Press, 1965
  2. ↑ Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990. 130. orr,
  3. ↑ Einhard Annales Regni Francorum.
  4. ↑ Astronomus. Vita Hludovici imperatoris, G. Pertz, ch. 2, Monumenta Germaniae Historica Scriptores, II, 608.
  5. ↑ Ermoldus Nigellus. Carmina in honorem Hludovici, E. Dummier, Monumenta Germaniae Historica Scriptores, I, 472-475.
  6. ↑ Sedycias, João. História da Língua Espanhola.
  7. ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  8. ↑ Monlezun, Jean Justin. Histoire de la Gascogne. 1864.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Lope II.a Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
801-812
Ondorengoa
Xemen I.a Gaskoiniakoa