Antso II.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:02, 25 urtarrila 2016

Antso II.a Gaztelakoa (1036/1038-Zamora, 1072ko urriaren 7a), Indartsua (gaztelaniaz: El Fuerte) ezizenaz ezaguna, Gaztela (1065 - 1072), Galizia (1071 - 1072) eta Leongo erregea (1072) izan zen.

Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa eta Antsa Leongoa zituzten gurasoak. Alberta ezkondu zuen, litekeena atzerritarra. Aitaren partetik Gaztelako Erresuma jarauntsi zuen.

1068an Antso IV.a Nafarroakoa eta Antso Aragoikoa bere lehengusuak mendean hartu zituen Hiru Antsoen Gudan. Aragoiko konderritik Bureba, Errioxa eta Araba berreskuratu zituen[1].

Orduan Leongo Erresuma konkistatzeari ekin eta 1072an lortu zuen. Hala ere, leondarrek onartu ez eta Antsok Zamora setiatu zuen. Setioan Vellido Dolfos bertako nobleak erail zuen. Hori zela eta, Alfontso bere anaiak Leongo Erresuma berreskuratu ez ezik Antsoen lurrak ere lortu zituen.

Erreferentziak

  1. Reilly, Bernard F. 1988. The Kingdom of León-Castilla under King Alfonso VI, 1065–1109. Princeton: Princeton University Press

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso II.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa

Gaztelako erregea

1065 - 1072
Ondorengoa
Alfontso VI.a Gaztelakoa
Aurrekoa
Alfontso VI.a Gaztelakoa

Leongo erregea

1072
Ondorengoa
Alfontso VI.a Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.