Antti Hackzell
Antti Verner Hackzell (Mikkeli, 1881eko irailaren 20a – Helsinki, 1946ko urtarrilaren 14a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 1944ko abuztutik irailera.
Vyborg probintziako gobernadorea (1918-1920), Finlandiako enbaxadorea Sobietar Batasunean (1922-1927) eta Finlandiako enplegatzaileen elkarteko zuzendaria (1936-1945) izan zen. Gainera, 1932 eta 1936 artean Toivo Kivimäkiren gobernuan Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Koalizio Nazionaleko Alderdiko kide izan zen.
1944ko udan, gobernu bat osatzeko eta Sobietar Batasunarekin bake itun bat sinatzeko negoziazioak hasteko enkargua eman zioten. 1944ko martxoaren 14an, Moskuko Savoy Hotelean bihotzekoa izan zuen negoziazioetan, eta ez zen inoiz erabat sendatu. Carl Enckellek ordezkatu zuen.