Antti Rinne
Itxura
Antti Juhani Rinne (Helsinki, 1962ko azaroaren 3a) finlandiar politikaria da, Finlandiako lehen ministroa 2019ko ekainetik abendura.
Zuzenbidean lizentziatua Helsinkiko Unibertsitatean eta abokatua lanbidez, jarduera sindikaletan jardun zuen.
2014ko maiatzean, Finlandiako Alderdi Sozialdemokratako buru hautatu zuten, eta 2017an, berriz, bigarren agintaldi baterako. Finantza ministroa eta lehen ministrordea izan zen 2014tik 2015era, eta Parlamentuko kidea 2015etik 2023ra. 2019ko hauteskundeetako garaipenean bere alderdiaren buru izan zen, eta ekainean lehen ministro hautatu zuten. 2019ko abenduan dimisioa eman zuen, Finlandiako Zentroko Alderdiak gobernuari babesa kendu zionean posta-zerbitzuen grebaren ondoren.