Antti Tulenheimo
Itxura
Antti Agathon Tulenheimo (Kangasala, 1879ko abenduaren 4a – Helsinki, 1952ko irailaren 3a) finlandiar politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1925eko martxotik abendura.
Helsinkiko Unibertsitateko errektorea izan zen 1926 eta 1930 artean. Politikan Koalizio Nazionaleko Alderdiko kide izan zen. 1918ko azarotik 1919ko apirilera Barne ministro izan zen, 1925ean lehen ministro eta 1931tik 1944ra Helsinkiko alkate.
