Antxon Olarrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antxon Olarrea
Bizitza
Jaiotza1960 (63/64 urte)
Hezkuntza
HeziketaWashingtongo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Arizonako Unibertsitatea

Antxon Olarrea (1960) euskal jatorrizko hizkuntzalari eta irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olarreak bere doktoreagoa Washingtongo Unibertsitatean egin zuen. Ondoren, Ipar Carolinaren Unibertsitatean, Charlotten lan egin zuen. Gaur egun Arizonako Unibertsitatean lan egiten du; Arizonan Espainiera eta Portugesaren Fakultateko Associate Professor maila du. Second Language Acquisition and Teaching (SLAT, Bigarren Hizkuntzen Eskuratze eta Irakaskuntza) programan eta Center for Latin American Studies zentroaren partaidea da.[1]

Ikerketa gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olarreak aldaketa linguistikoaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketak egin ditu. Lengoaiaren jatorriaz ere ikerketa batzuk egin ditu.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari desberdinetan idatzi du, tartean Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijon eta Galaxia 18n.[2] Halaber, itzulpen lanak egin ditu.[3]

  • Hualde, José Ignacio; Antxon Olarrea; Anna María Escobar (2001). Introducción a la lingüística hispánica. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-80314-4.
  • Olarrea, Antxon (2004). Orígenes del lenguaje y selección natural. Madril: Sirius argitaletxea. ISBN 978-84-95495-57-0.[4]
  • Colina, Sonia; Antxon Olarrea; Ana M. Carvalho (2009). Romance Linguistics. Cambridge: John Benjamins. ISBN 978-90-272-4833-6.
  • Hualde, José Ignacio; Antxon Olarrea; Anna María Escobar; Catherine Travis (2010). Introducción a la lingüística hispánica, 2. edizioa. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-51398-2.
  • Hualde, José Ignacio; Antxon Olarrea; Erin O'Rourke (2012). The Handbook of Hispanic Linguistics. Wiley-Blackwell. ISBN 978-1-4051-9882-0.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]