Edukira joan

Antzandobi handi iberiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzandobi handi» orritik birbideratua)
Antzandobi handi iberiar
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaLaniidae
GeneroaLanius
Espeziea Lanius meridionalis
Temminck, 1820
Banaketa mapa
Kumaldiaren tamaina5,5
Errute denbora16 egun

Antzandobi handi iberiarra[1] (Lanius meridionalis) laniidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Asian bizi dena[2]. Euskal Herrian bizi diren hiru antzandobi espezietako bat da eta urte osoan bertan bizi den bakarra, beste bi espezieak migrariak baitira. Gure lurraldeko Mediterraneoko isurialdean aurkituko dugu, batez ere.

Ondoko koloreak ditu gorputz ataletan: buztana luzea eta beltza, hegalak beltzak, eta zerrenda zuriak ditu han; burua eta bizkarra grisak; sabela eta bularra arrosak, izokin-kolorekoak; eztarria zuria; eta karatula beltza. Halaber, moko beltza du, motza eta sendoa[3].

Zozo baten tamainako hegaztia (25 cm-ko tamainakoa). Antzandobi handia, zalantzarik gabe, oso habiagile arraroa da Euskal Herrian. Haien eskasiak ezartzen dituen zailtasun logikoez gain, ez da oso zaila, dena den, hegazti hauek beren ugaltze eremuetan kokatzea. Hori, lehenik eta behin, bere ohiturei dagokie, antzandobi guztietan ohikoak direnak, eta bestetik, bere lumaje kontrastedunagatik.

Lehen puntuari dagokionez, esan beharra dago, orokorrean, antzandobiak leku nagusi eta argietan jartzen direla, talaia-puntuetan, hala nola, zuhaitz eta sasietako adar altu eta isolatuetan, linea elektrokoetan, etab. eta bertatik haien balizko harrapakinak kontrolatzen dituzte. Ezaugarria da, halaber, pausaleku batetik besterako hegaldi baxua eta uhintsua eta azken zatian goranzko planeaketa oso bertikalarekin.

Bere lumajea, bi sexuetan berdina da, nahikoa deigarria den zuria, grisa eta beltzaren konbinazioa. Gainaldea gris-arbel kolorekoa du eta azpia berriz zuria arrosa koloreko tonu arin batekin. Isats luzea beltza da, hegoak eta begiak eta masailak estaltzen dituen banda ere bai. Marra gain-ziliar fina du, hegal-zerrenda, buztan ertzak eta eztarria zuriak ditu.[4]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzandobi handiak dira antzandobirik handienak. Besteekin partekatzen du, besteak beste, eremu irekietan bizitzea eta bere harrapakinak sasietan itsasteko ohiturak, hauek eskasi garaietan despentsa bezala erabiltzen dituzte.

Gainontzeko antzandobiek bezala, intsektu kopuru handia kontsumitzen du, baina ornodun kantitate eta barietate handiagoa sartzen du bere dietan. Anfibioak, muskerrak, mikrougaztunak eta hegazti txikiak izaten dira ehiztari azkarra eta eraginkorra den hegazti honen harrapakinak.

Normalean apirilean hasten dira ugaltzen. Urtaro bakoitzeko txitaldi bakarra hazten dute, nahiz eta huts egiten badu ordezkatu dezaketen.

Habia aurkitzen den altuera lurretik oso hurbil, sastraka edo sasietatik zuhaitz handietan altuera dezenteraino. Bi sexuek adarrez, belar lehorrez eta goroldioz eraikitzen dute, eta barrualdea lumaz, artilez, ilez edo belar finez estaltzen dute.

Emeak 5 eta 7 arrautza artean erruten ditu, funtsean arrak janaria ekartzen dion bitartean inkubatzen ditu.

Arrautzak berdexkak edo okre kolorekoak dira eta marroiz zikinduak. Gutxi gora behera 15 egunera izaten da eklosioa.

Txitak biluzik jaiotzen dira, nidikolak dira eta beste 25 egunez geratzen dira habian, beste 19 edo 20 egun behar izaten dituzten hegan egiteko. Beste 15 egun ondoren gurasoengandik independente bihurtzen dira.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzandobi hau munduko zati handi batean eta hainbat klimatan aurkitzen da, tundratik basamorturaino. Asia, Afrika, Ipar Amerika eta Europako eremu handietan egiten du habia; azken honetan Iberiatik eta Frantzia erdialdetik Norvegiaraino baina, bitxia bada ere, ez dago Italian, Grezian eta Balkanetan.

Iberiar penintsulan, habia, leku guztietan egiten du apur bat, iparraldean gutxi eta ohikoagoa batez ere mendebaldeko eta erdialdeko eremuetan.

Oso espezie arraroa da Euskal Herrian. Sakabanatuta dauden zuhaixkak edo zuhaitzak dituzten lur irekiak okupatzen ditu normalean: otalurrak, larreak, lugorriak eta mediterraneo motako laboreak. Oso arraroa Kantauri aldean, non bikote isolatuak bakarrik ugaldu ohi diren, halaber, Arabako Kantauri azpiko eskualdean; hego muturrean bakarrik. Arabako Errioxan aurkitzen da, ez oso arrunta eta oso sakabanatuta, baina ezin da espezie arrarotzat hartu.

Seguruenik, gure lurraldean ere, espezieak Europa gehienean jasan duen populazioaren beherakada bera jasan du.

Gure populazio txikia funtsean sedentarioa da, nahiz eta tokiko mugimendu batzuk gerta daitezkeen. Udazkenetik aurrera antzandobi gehiago ikusten dira, iparraldeko herrialdeetatik negua pasatzera bakarrik etortzen direnak dira.

Antzandobi handiak azpiespezie bi ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Antzandobi handi iberiar» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Sangster, George; Knox, Alan G.; Helbig, Andreas J. & Parkin, David T. (2002): Taxonomic recommendations for European birds. Ibis 144(1): 153–159. DOI: 10.1046/j.0019-1019.2001.00026.x PDF
  3. «Antzandobi handia (Lanius meridionalis)» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  4. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 287 or. ISBN 84-7542-639-5..