Antzar Basatiaren Pagoda Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antzar Basatiaren Pagoda Handia
Giant Wild Goose Pagoda.jpg
Kokapena
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
BarrutiYanta Barrutia
Koordenatuak 34° 13′ 11″ N, 108° 57′ 34″ E / 34.219769°N,108.959335°E / 34.219769; 108.959335Koordenatuak: 34° 13′ 11″ N, 108° 57′ 34″ E / 34.219769°N,108.959335°E / 34.219769; 108.959335
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii), (iii), (v) eta (vi)
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 2014 (XXXVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Antzar Basatiaren Pagoda Handia (txinera tradizionalez: 大雁塔; pinyinez: Dàyàn Tǎ), Txina erdialdeko Xi'an hiriaren hegoaldean dauden bi pagoda ezagunen artean handiena da, bestea Antzar Basatiaren Pagoda Txikia da. VII. mendeko eraikina da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tang dinastiaren garaian eraikia izan zen, 649 urtean[1]. Bere eraikuntzaren arrazoia, Xuanzang monjeak, Indiara eginiko bidaia baten ondoren, zenbait idazki budista gordetzea izan zen. Denbora gutxian, pagoda, testu budisten itzulpen gunerik garrantzitsuena bihurtu zen. Doktrina budistak herrialdean sistematizatzeko ere balio izan zuen, erlijio hau, Txinan, sei mende lehenago sartu bazen ere, ez baitzeuden bere doktrinak zuzen itzulitako testurik.

Jatorrizko pagoda, bost solairuz osatua zegoen. Harria bezalako material solidoak aurkitzeko zailtasuna zela eta, buztinez eraiki zen, tokiren batzuetan adreiluz indartua. Egitura, ahulegia zen, eta eraiki eta gutxira erori zen. 701 eta 704 urte bitartean, pagoda, Wu Setian enperadorearen aginduz berreraiki zen. Jatorrizko dorreari, beste bost solairu gehitu zitzaizkion. Ming dinastiaren garaian 1556 urtean gertaturiko lurrikara handi batek, pagoda kaltetu zuten, eta bere tamaina, egun dituen zazpi solairuetara murriztu zen, orotara, 64 metroko altuera duelarik[2]. 1964 urtean berriztatze lan garrantzitsuak egin zitzaizkion.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramide forma du eta zurezko eskailera batzuen bidez igotzen da. Antzinatean, bere barnean, ofizial bihurtzen zituen azterketa inperial guztiak gainditzen zituzten guztien izenak idazten ziren. Tradizio hau, Ming eta Qing dinastietan mantendu zen.

Pagodaren inguruan, Amatiar graziaren Tenplua (Da Ci'en) dago. 589an eraikia, 647an berreraikia izan zen Li Zhi enperadorearen aginduz. Wende enperatrizaren omenez eraiki zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ingles, O.G. (1982) Impressions of a Civil Engineer in China The Australian Journal of Chinese Affairs 141–150. orrialdeak .
  2.   Watson, William (2000) The Arts of China to A.D. 900 New Haven: Yale University Press ISBN 0-300-08284-3 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzar Basatiaren Pagoda Handia Aldatu lotura Wikidatan