Antzar Basatiaren Pagoda Txikia
Antzar Basatiaren Pagoda Txikia | |
---|---|
![]() | |
Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor | |
![]() | |
Kokapena | |
Txinako probintzia | Shaanxi |
Azpiprobintzia mailako hiri | Xi'an |
Koordenatuak | 34°14′27″N 108°56′15″E / 34.24081°N 108.93739°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 707 - 709 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Dimentsioak | 45 (![]() ![]() |
Azalera | 3,97 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1442-031 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
1-0064-3-017 | |
|
Antzar Basatiaren Pagoda Txikia (txinera tradizionalez: 小雁塔; pinyinez: Xiǎoyàn Tǎ), Txina erdialdeko Xi'an hiriaren hegoaldean dauden bi pagoda ezagunen artean txikiena da[1], bestea Antzar Basatiaren Pagoda Handia da. VII. mendeko eraikina da eta Jianfu tenpluaren barnean dago[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tang dinastiaren garaian eraiki zen 707 eta 709 urteen artean. 45 metrotako altuera izan zuen jatorrian baina 1556ko lurrikara handiak kaltetu eta orain 43 metrotako altuera du[1]. Dajianfu tenpluaren ondoan eraiki zen. Bertan Indiatik ekarritako testu budistak gordetzen ziren[1].
Dajianfu tenplua zaharragoa zen, 684 urtean eraikia, Gaozong enperadorea hil eta 100 egunetara hain zuzen ere. Haren semea zen Zhongzong enperadoreak bere egoitza eman zien monjeei tenplua bertan eraiki zezaten. 200 monje bizi izan ziren tenpluan. Hasieran Daxianfusi ("monasterio handia") izena eman zitzaion baina Wu Zetian enperadoreak Dajianfu izendatu zuen 690. urtean[1].
1970. hamarkadan armadaren egoitzetako bat izan zen. 1989 urtean utzi zuten[3].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berrizte lanak egin izan diren arren, jatorrizko egitura mantentzen du pagodak. 43 metrotako altuera dituen pagoda honek 15 solairu ditu. Oinarri karratua du eta alde bakoitzak 11,38 metro neurtzen ditu. Azpian jauregi bat aurkitzen da. Behe solairuan bi ate daude, bata hegoaldean eta bestea iparraldean. Goragoko solairuetan lehioak daude. Solairuen altuera txikiagotzen doa altueran gora egin ahala[2].
Pagodak adreiluzko hormak ditu eta erdian hutsunea du. Barnean egurrzko eskilara batek goraino eramaten du bisitaria. Goian plataforma bat aurkitzen da[2].
Pagodaren alboan Egunsentiko kanpai handi bat aurkitzen da. Jatorrizkoa 1192 urtean eraiki zen eta Qing dinastia garaian (1644-1911) goizero jo izan zen zoriontasuna erakartzeko[2].
Altxorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xi'ango museoan Antzar Basatiaren Pagoda Txikian aurkituriko 130.000 objetu daude ikusgai; jadezko bitxiak, zigiluak, estatua budistak, harrizko eskulturak, portzelana, kaligrafiak eta margolanak[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Xiaoyan dorrea.
-
Lorategiak.
-
Sarrerako atea.
-
Pabiloi bat.
-
Eskulturak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Heng Chye Kiang. (1999). Cities of Aristocrats and Bureaucrats: The Development of Medieval Chinese Cityscapes. Singapore University Press ISBN 9971-69-223-6..
- ↑ a b c d «Small Wild Goose Pagoda, Jianfu Temple, Xi'an» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
- ↑ a b «Xi'an Small Wild Goose Pagoda - Xian Attraction» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).