Antzinako Erromako artea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ponpeiako Misterioen Villako freskoa.

Antzinako Erromako artea edo erromatar artea Antzinako Erroman eta Erromatar Inperioaren lurraldeetan egindako arte bisualen adierazpen oro da. Erromatar artearen lehendabiziko adierazpenak etruriar artearen itzalpean agertu ziren, eta Antzinako Greziako artearen eragina izan zuten. Izan ere, erromatarrek greziar artea ezagutu zuten Italiako hegoaldean, zehazki Magna Graecia edo Grezia Handiko kolonietan, Erromatar Inperioak penintsularen lurraldea batzeko prozesuan kolonia horiek menderatu zituenean, K.a. IV. eta III. mendeetan. Greziarren eragin hori K.a. II. mendean areagotu zen, Erromatar Inperioak Mazedonia eta Grezia konkistatu zituenean.

Neurri bateraino pentsa liteke Erromako artea greziar artearen imitazio eta zabaltze bat dela, eta, noski, arte etruriarrarena, baina artista erromatarrak animatu zituen izpiritua, haiengandik erabat ezberdina da. Erroma konkistatzaile eta urbanista greziar zentzu estetikoari lotzen saiatu zen, bere lanek behar zuten izaera utilitario eta funtzionala.

Ikuspegi kronologikotik, erromatar artea nahiko homogeneotasunez eta autonomiaz garatu zen K. a. III. mendetik aurrera. V. mendera arte.Errepublika nabarmentzen da,K. a. 27 arte,eta Inperioa, Augustoren garaietatik, Erroma barbaroen eskuetan erori zen arte hedatu zena(476)

Margolan freskoa
Lientzoan eginiko margolana

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oro har, erabilgarria izan zen. Erroma munduaren erdigune gisa adierazteko eta Erromako Estatuaren boterea goresteko joera zuen.
  • Greziarrek eragin handia izan zuten, Erromak Italia hegoaldean ezarritako greziar hiriekin izan zuen harremanetik hasi zena, Mazedoniako erresumen konkistarekin indartu zen.
  • Bere garapen handiena, Inperioa eratu ondoren lortu zuen, Augustoren erregealdian, K. a. 27an.
  • Arkitektura eta eskultura nabarmendu ziren bere artean. Bi diziplinetan erromatarrek tipologia eta genero berriak sartu zituzten.
  • Arte estatalarekin eta monumentalarekin batera, hilobietako erliebeetan agertu zen arte herrikoi bat egon zen. Erliebe horiek eguneroko bizitzako egoerak zehatz-mehatz irudikatzeko zaletasuna erakusten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]