Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Antzinako Greziako erlijioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Grezia klasikoaren santutegi nagusien mapa.

Antzinako Greziako erlijioa Antzinako Grezian egindako erritual eta sinesmenen bilduma da, greziar mitologian oinarrituak. Edonola ere, orduko Greziak, ohitura erlijiosoak hain ezberdinak izan ziren ezen ezin baita erlijio bakartzat hitz egin.

Antzinako greziarren tradizio kulturalak Grezia kontinentaletik haratuago zabaltzen ziren: Joniako kostalde eta uharteetara (Asia Txikian), Magna Greziara (Siziliara eta hegoaldeko Italiara) eta baita mendebaldeko Mediterraneon barreiaturiko greziar kolonietara ere. Gainera, antzinako Greziako erlijioak, etruskoen sinesmenez eralkia, antzinako Erromako erlijioa sortu zuen.

Egungo adituen arabera, jatorrizko greziar erlijioak erdialdeko Asiako estepetako xamanismoaren eragin handia (edo baita jatorria ere) izan zuen. Sinismen hauek Eszitian zegoen Olbia koloniatik Grezian barrena hedatu ziren.[1]

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orduko greziar gizartea egungo gizarteak baino erabat ezberdina izan zen. Antzinako grezieraz «erlijio» hitza bere ere ez zen existitzen. Egun erabiltzen ditugun kontzeptuak ezin dira erabili greziarren sinismenak ondo azaltzeko.[2]

Antzinako Greziako erlijioaren erritu eta sinismen nagusiak aro arkaikoan (k. a. VIII. eta k. a. VI. mendeen artean) ezarri ziren, bere egitura politiko nagusia- polisa- sortu zuten ahala eta idazkera zabaldu zen ahala (k. a. 800 eta k. a. 700 artean).[2] Garai hartan, greziar erlijioaren ezaugarri nagusiak sortu zituzten: jainko berrien politeismoa, ikur bereziak (tximista, hiruhortza, arkua, babesa, eta abar) zituzten jainko antropomorfiko ahalguztidunak eta mitoak. Edonola ere, jainko bakoitzak ez du berez existitzen; jainkotar sistema unibertsal baten zati bat besterik ez dira.[2]

Greziarrek politeistak ziren, hau da, zenbait jainko gurtzen zituzten. Jainkoak (theoi) eta heroiak ohoratzen zituzten. Leku, beharra eta funtzioaren arabera, jainko bati laguntza eskatzen zioten. Naturaz gaindiko ahalmenak zituzten jainko hauek zeregin asko zituztenez gurtza-epiteto (epiklesi) ezberdinak erabiltzen zituzten. Adibidez Zeus Kéraunos (trumoitsu), Polieo (polisen babesle), Horkios (itunen bermatzaile), Ktesios (ondasunen babesle), Herkeios (korralearen guardia), Xenios (atzerritarren babesle) izan zen. Era berean, greziar panteoiaren beste jainkoek eskema bere jarraitzen zuten.[2]

Kosmogonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziarren ustez, jainkoak ez zeuden mundutik aparte, ez ziren unibertso eta gizakiaren sortzaileak baina bere burua sortu zuten. Ez ziren betidanik existitzen; hau da, ez ziren betierekoak, hasiera eta amaiera gabeak; baina bai hilezkorrak. Hilezkortasun honek bizitza berezi bat suposatzen zuen: anbrosiaz, nektarrez eta sakrifizioen keaz elikatzen ziren. Bere zainetan ez zegoen odolik baizik eta ikor izeneko likidoa. Patuaren eraginpean ziren[3] eta giza arazoetan sartzen ziren etengabe.[4] Bakoitzak beste jainkotik sortua, jainko asko zituzten, familia eta gizarte hierarkizatu bat osatzen zutenak.[2]

Jainko gehienen izenak jada mizenastar zibilizazioaren taulatxoetan agertzen ziren, baita geroko Homero eta Hesiodoren lanetan ere. Ordurako bere kokapena eta funtzioak finkoak ziren. Greziar panteoia jada k. a. VIII. mendean finkoa zen. Mende horren amaieran, Hesiodo poeta beoziarrak bere Teogonian errituak eta mitoak ordenatu zituen. Jainkotar belaunaldien historia azaldu zuen eta baita subiranotasuna izateko bere gatazkak ere, azkenean Zeus inguruan olinpiar jainkoak ezarriz.

Lurra (kosmos) hiru boteretatik jaio zen: Kaos ("zuloa bete zuen hutsa"), Gea ( Lurra) eta Eros ("berriztatzea"). Bakoitzak beste botere sortu zituen bere kabuz. Gea eta Uranok Titanak, hiru ziklopeak eta hiru hekatonkiroak sortu zituzten.[5] Gea eta Uranoren seme-alabak jainkotar botereak izan zituzten eta Kronosek aita zikiratu eta Rearekin batera errege-erregina bilakatu ziren. Bere seme-alabek ordezkatu ez izateko, jaio eta berehala irentsi zituen. Zeus, berriz, ihes egiteko gai izan zen eta, heldua zela, Kronosi seme-alabak oka egiteari behartu eta tronutik kendu zuen. Gero anai-arrebak (olinpiar jokoak) zuzendu zituen titanen kontra. Orduan, jainkoen familia Zeus inguruan antolatu zen: Zeusek Olinpo (zerua, jainkoen lurralde) zuzendu zuen, Hadesek azpimundua eta Poseidonek itsasoa. Ohore guztiak (timai) banatu eta bake eta justizia aro bat ezarri zuen.[2]

Istorio mitiko hauek gizakien gurtza-ohiturak (sakrifizio, jai eta lehiaketak) azaltzen zituzten eta baita bizitza sozial eta politikoa ere. Gizartearen arau nagusiak zuzentzen zituzten eta baita ulergarri bilakatu ere.[2]

Greziar debozioa: dogma eta instituziorik gabeko erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar gizartean, erlijioa bizitzaren arlo guztietan (familiar, publiko eta soziala) erabat inbrikaturik zegoen. "Profanoa" eta "sakratua"-ren arteko lehia eta "laikoa" eta " erlijiozkoa"-ren arteko mugak ezezagunak ziren, baita ezegokiak ere. Bizitza familiar, sozial eta politikoaren ekintza eta ohiturek berez alde erlijioso bat zuten.[2]

Greziar erlijioa ez zuen teofania baten laguntza behar izaten. Hiriak ez zuen erlijioa zuzentzen zuen instituzioak. Jarrera erlijiosoak, debozioa (eusebeia) eta erlijiogabetasuna (asebeia), ez zeuden finkaturik. Debozioa taldearen edo norbanakoaren sentimendua izaten zen.[2] Komunitateak antzinako tradizioa errespetatu behar zuen. Norbanakoaren eginkizunak, berriz, mota askotakoak ziren: hiriko kultuetan parte-hartu, santutegietan eskaintzak egin, hildako arbasoak gurtu, errituetan lagundu... mota askotarikoak ziren debozioaren agermenak.[2]

Tradizioaren kontrakoa, berriz, erlijiogabe izaten zen: hirian ofizialak ez ziren jainkoen gurtza sartzea, sinesmen tradizionalen kontrako ideiak, antzinako errituen aldaketak... Gainera, jainkotar ondasunen aurkako atentatuak (tenplu baten lapurketa, zuhaitz sakratuen mutilazioa...), zeremonien profanazio, imitazio edota faltsutzeak, apaizen aurkako biolentzia eta antzeko joerak fedegabeak ere baziren.[2][6]

Debozioa ez zen jainkoaren harreman estua izatearen sentimendua, ezta errituak zehatz-mehatz betetzea ere. Hiriak gizaki eta jainkoen arteko harremanak antolatzeko sisteman zinez sinestea zen errukia izatea, baita era aktibo batean parte hartzea ere.[2]

Jainko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orakuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Orakulu»

Orakuluak greziar erlijio eta kulturaren oinarrizko ezaugarrietako bat izaten ziren. Orakuluen bidez, jainkoak etorkizunari buruzko galdera pertsonal baten erantzuna ematen zuen. Erantzunak jainko jakin batetik, leku jakin batean eta erritu jakin baten bitartez hartzen zituzten. Jainko igarle nagusia Apolo izan zen, Delfosen bere orakulua zituena.

Egungo gurtza: helenismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Helenismo (erlijioa)»

Helenismoa (grezieraz: Ἑλληνισμός) edo dodekateismoa (grezieraz: Δωδεκαθεϊσμός) XX. mendearen amaieran sortutako neopaganismo mota bat da, antzinako Greziako jainko, sinismen eta ohituretan oinarrituta. Erlijio tradizionalista hau greziar jainkoak- batez ere olinpiarrak- ditu ardatz eta antzinako Greziako balio, bertute eta bizimodua berpiztea du helburu.

Greziar buruzagi neopaganoen esanetan, 2005ean 2.000 jarraitzaile inguru zituzten Grezian, baita 100.000 interesdun inguru ere.[7]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Dodds, Eric Robertson (2000) Los griegos y lo irracional Madril: Alianza Editorial ISBN 978-84-206-6734-8 .
  2. a b c d e f g h i j k l   Bellinger, Gerhard J. Encyclopédie des Religions ISBN 2-253-13111-3 .
  3.   Burkert, Walter (1985) Greek Religion Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press 129. orrialdeak .
  4.   Otto, W.F. (1954) The Homeric Gods: The Spiritual Significance of Greek Religion New York: Pantheon 131. orrialdea .
  5.   Hesiodo (1997) Obras y fragmentos: Teogonía. Trabajos y días. Escudo. Fragmentos. Certamen Madril: Editorial Gredos ISBN 978-84-249-3517-7 .
  6.   Louis, Gernet; André, Boulanger (1970) Le génie grec dans la religion L'évolution de l'humanité Paris: Albin Michel 286-287. orrialdea .
  7.   Archaeology.org Letter From Greece: The Gods Return to Olympus .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako Greziako erlijioa Aldatu lotura Wikidatan