Zaharren Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinakoen Kontseilua» orritik birbideratua)
Zaharren Kontseilua
Datuak
MotaGoi ganbera
HerrialdeaFrantziako Lehen Errepublika
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1795eko azaroaren 2a
Ordezkatzen duKonbentzio Nazionala

Zaharren Kontseilua (frantsesez: Conseil des Anciens) Frantziako Lehen Errepublikako Direktorioko bi biltzar legegileetako bat izan zen; Bostehunen Kontseilua zen bestea. Thermidorko Konbentzioak onartutako III. urteko Konstituzioaren bitartez sortu zen, 1795eko abuztuan, eta urte bereko irailaren 23an jarri zen indarrean. Direktorioko kideak aukeratzen zituen, eta Bostehunen Kontseiluarekin partekatzen zuen botere legegilea. Tuileriak jauregian biltzen zen, 1799an Saint-Cloud jauregira lekualdatu zuten arte. 250 hamar kidek osatzen zuten, eta urtero heren bat berritzen zen. Kideek 40 urte baino gehiago eduki behar zuten, ezkonduak edo alargunak izan, eta Frantzian izan behar zuten bizilekua gutxienez 15 urte lehenagotik. Brumaireko estatu-kolpearen ondoren, Napoleon Bonapartek desegin zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Le Conseil des Anciens. senat.fr (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]