Anue

Koordenatuak: 42°57′45″N 1°36′22″W / 42.9625°N 1.6061111111111°W / 42.9625; -1.6061111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anue
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Olagueko eliza

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaAnue
AlkateaRaúl Pascal Egozkue (Zuriain-Anue, indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31017
Herritarraanuetar
Geografia
Koordenatuak42°57′45″N 1°36′22″W / 42.9625°N 1.6061111111111°W / 42.9625; -1.6061111111111
Azalera61,4 km²
Garaiera542 metro
Distantzia20,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria490 (2022:  −3)
alt_left 225 (%45,9)(2019) (%52,4) 257 alt_right
Dentsitatea7,98 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,74
Ugalkortasuna[1]‰ 21,74
Ekonomia
Jarduera[1]% 90,74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,43 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 32,60 (2018: %14,69)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.anue.es


Anue[3] ([anu.e]) Nafarroako udalerria da. Ondoko herriek osatzen dute Anueko udala: Aritzu, Burutain, Egozkue, Etsain, Etulain, Leazkue eta Olague, baita Etxaide etxagunea ere. Lehen, Lantz ere Anue udalekoa zen, baina egun bere udala osatu du. Gainera, antzina bazeuden etxagune gehiago, gaur egun hustuak direnak: Adorraga, Aizoz, Atoz, Ezkati, Iausketa eta Lodias. Udalerriak 462 biztanle zituen 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz eta ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anue Iruñeko merindadearen ipar-ekialdean dago, Zangozako merindadearen mugaren ondoan. N-121A errepideak udalerriko kontzejurik garrantzitsuena (Olague) zeharkatzen du

Iparraldean Baztanekin egiten du muga; Esteribarrekin ekialdean; Lantz, Ultzama eta Odietarekin mendebaldean; eta Olaibarrekin hegoaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anuen, itsasoaren mailatik 549 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Herria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anueko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anueko euskara[5] nafar euskalkiaren[6] aldaera bat da. Erdiguneko nafarreraren[7] azpieuskalkian kokatzen da, zehatz mehatz Ultzamako euskara[8] da herrian hitz egiten dena.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anueko alkatea "Zuriain-Anue" herritar taldeko Raul Pascal Egozkue da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen bere taldeak. Baliogabeko botoak 68 izan ziren (emandako guztien %29,06) eta boto zuriak lau (%2,41). Abstentzioa %34,64koa izan zen.

Anueko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Zuriain-Anue (ZA) 162 7

2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; 103 boto, 7 hautetsi eta alkatetza (Pascal) lortu zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Olaguen dago, udalerriko herriburuan. Harrizko eraikin honek inguruko etxeen antz handia dauka eta Irun eta Iruñea bitarteko N-121A errepidearen ondoan dago. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. 1980ko hamarkadaren amaierako berrikuntza lanek 16,4 milioi euroko kostua izan zuten.

Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka, eta bertako idazkariak Lantzen ere egiten du lan.

  • HELBIDEA: Donibane kalea z/g (Olague)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Raúl Pascal Egozkue Zuriain-Anue
2011- Raúl Pascal Egozkue Zuriain-Anue

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Anueko Olague kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anue "Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. «Anue - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  6. «Nafarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  7. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  8. «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa