Anushka Sharma
Anushka Sharma (Ayodhya, Uttar Pradesh, India, 1988ko maiatzaren 1a) aktore, zinema ekoizlea eta arropa diseinatzailea da. Hindi hizkuntzan egindako filmetan jardun du, eta Indiako aktore ezagunenetakoa eta ordainduenetakoa da. Hainbat sari jaso ditu, tartean Filmfare sari bat eta zazpi izendapen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayodhyan jaio eta Bangaloren hazi zen. Sharmak Wendell Rodricks moda-diseinatzailearentzako modelajean izan zuen lehen esperientzia 2007an, eta, gero, Mumbaira joan zen, modelo gisa denbora osoko ibilbide bat jarraitzera.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rab Ne Bana Di Jodi (2008) film erromantiko arrakastatsuan egin zuen aktore debuta, Shah Rukh Khanekin batera, eta, horri esker, Filmfare Sarirako izendatu zuten, Emakumezko Aktore onenaren kategoriarako. Band Baaja Baaraat (2010) eta Jabek Tak Hai Jaan (2012) drametan protagonista izan zen eta ezaguna egin zen. Azken lan horrekin bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Filmfaren. Arrakasta komertzial handienak PK (2014) satira erlijiosoan telebistako erreportari baten paperarekin eta Sultan (2016) kirol-draman borrokalari baten paperarekin izan zituen, biak ala biak Indiako film arrakastatsuenen artean sailkatuak. Sharmak laudorioak eta hainbat izendapen jaso zituen 2015. urteko NH10 thrillerrean egindako lanarekin –horrek ere markatu zuen ekoizpenean debutatzea–, eta 2016ko Ae Dil Hai Mushkil drama erromantikoan.[2][3][1]
Bestelako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezpenean egindako ibilbideaz gain, Sharma marka eta produktu ugariren enbaxadorea da, eta emakumeentzako arropa linea propioa diseinatu du. Ongintzako hainbat erakunde eta kausa babesten ditu, genero-berdintasuna eta animalien eskubideak barne, eta Clean Slate Films produkzio-etxearen sortzaileetako bat da. Sharma Virat Kohli cricket jokalariarekin ezkonduta dago.[4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 - Rab Ne Bana Di Jodi
- 2010 - Badmaash Company
- 2010 - Band Baaja Baaraat
- 2011 - Patiala House
- 2011 - Ladies vs Ricky Bahl
- 2012 - Jab Tak Hai Jaan
- 2013 - Matru Ki Bijlee Ka Mandola
- 2014 - PK
- 2015 - NH10
- 2015 - Bombay Velvet
- 2015 - Dil Dhadakne Do
- 2016 - Sultan
- 2016 - Ae Dil Hai Mushkil
- 2017 - Phillauri
- 2017 - Jab Harry Met Sejal
- 2018 - Pari
- 2018 - Sanju
- 2018 - Zero
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Scott Mendelson. (2016). «Karan Johar, Ajay Devgn, Ranbir Kapoor, Anushka Sharma And Aishwarya Reach New Peaks» Forbes.
- ↑ Anushka Sharma celebrates 25th birthday in Goa. 2013.
- ↑ Mohamed, Khalid. (2008). Review: Rab ne Bana di Jodi. .
- ↑ Aamir Khan, Anushka Sharma crowned PETA'S hottest vegetarians. 2015.
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Anushka Sharma» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.